Eu

Gizarteratzeko Erakundeen arteko Batzordeak Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea eta 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana aztertu ditu

2018.eko maiatzak 15
  • Marcos Muro sailburuordeak gobernamendu-eredu berria nabarmendu du

 

Vitoria-Gasteiz, 2018/05/15

Gizarteratzeko Erakundeen arteko Batzordeak, gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan, Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea eta 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana aztertu ditu, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak aurkeztu duen gobernamendu-eredu berriaren bidez.

“Planaren segimendu egokia egitea da helburua eta, horretarako, bertan planteatzen diren prozesu-adierazle batzuk zehaztu ditugu, zehazteko nondik eskuratzen diren datu horiek, zenbatean behin eguneratu daitezkeen, zein den eskuragarri dagoen azken datua eta nork prestatzen duen. Horrela, Gizarteratzeko Planaren segimendua egiten dugu, jarduketak ahalik eta eraginkorrenak izateko” esan du Marcos Murok.

Muro sailburuordearen hitzen arabera, “bertan adieraziko dira zein diren 2018rako jarduketa nagusiak eta, horrela, planaren beraren gobernamenduari buruzkoan egingo dugu aurrera.  Paraleloki, dagoeneko aldundiek ezagutzen duten eta adierazle horien segimendua egiteko den “midenet” tresna ezarriko dugu, eta planaren segimendua arinagoa eta eraginkorragoa izango da”.

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordea izan da topaketaren buru. Bertan, hainbat erakundetako ordezkariak egon dira: Eusko Jaurlaritza, Eudel eta foru-aldundiak.

Batzordearen hitzorduan, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren ordezkari gisa, Marcos Muroz gainera, Amaia Arteaga Enpleguko Plangintza eta Berrikuntzako zuzendaria eta Batzordeko idazkaria, Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria eta Ernesto Sainz Familia eta Aniztasuneko zuzendaria ere izan dira. Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, honako hauek ere izan dira: Mario Yoldi Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria; Lucía Torrealdai Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria; Nekane Murga  Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria eta Ricardo Lamadrid Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria.

Aldundien ordezkari honako hauek egon dira: Óscar Seco Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarteratzeko zuzendaria, Miren Saratxaga Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria eta Belén Larrion Gipuzoako Haurren Babeseko eta Gizarteratzeko zuzendari nagusia.   EUDEL-Euskadiko Udalerrien Elkartearen ordezkari gisa: Josu Bergara Sestaoko alkatea (Bizkaia); eta Dorleta Goiburu

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak