Eu

Gobernuak onetsi egin du 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana (Gobernu Bilera 2018-02-27)

2018.eko otsailak 27
  • Beatriz Artolazabalek: “Euskal erakundeek oinarrizko tresna dute gizarteratzeko euskal politiketarako, Euskadi lurralde inklusibo gisa sustatzeko” 
  • Helburuak:aktibazio inklusiboa; bizi-kalitatea, pertsonalizazioa eta autonomia; eskubideen ikuspegia; arreta komunitarioa; zerbitzuen eta prestazioen konbinazio egokia; eta herritarren, eraginpean dauden pertsonen eta hirugarren sektoreko erakundeen parte-hartzea 

Euskal Gobernu Kontseiluak 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana onetsi du gaur, eta  Gizarteratzeko Kontseiluaren oniritzia du. Bertan, Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako eta udaletako ordezkariak daude, bai eta erakunde sindikalenak, enpresa-erakundeenak, erabiltzaileenak, gizarteratzearen inguruan esku hartzen duten gizarte-ekintzako hirugarren sektorearenak eta gizarteratzearen eremuan lan egiten duten profesionalenak ere. 

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzen arabera, “hura onestean, euskal erakundeek oinarrizko tresna dute gizarteratzearen inguruko euskal politikak antolatzeko eta egituratzeko. IV. Plan hori sailen artekoa da, eta ulertzen da gizarte-kohesioaren eta desberdintasunaren aurkako borrokaren helburua Eusko Jaurlaritzako sail guztien eskumena dela. 

Hori dela eta, jarduketak jasotzen ditu hainbat eremutan, besteak beste, hezkuntza, enplegua, osasuna, gizarte-zerbitzuak, lana eta etxebizitza. Gainera, erakundeen artekoa da; izan ere, hura prestatzeko fase guztietan adostu du Gizarteratzeko Erakundeen arteko Batzordeak; bertan, foru-aldundiek eta udalek -Eudelen bidez- eta Eusko Jaurlaritzak parte hartzen dute. 

Kalitateko enplegu egonkor ordaindura jotzea funtsezko elementua da gizarteratzeko, baina, aldi berean, kasu batzuetan, egokiagoa eta lehentasunezkoagoa izan daiteke beste funtsezko dimentsio batzuen gainean lan egitea. 

Plan horrek gizarteratzearen dimentsio aniztasuna eta inplikazioak aitortzen ditu. Errealizazio pertsonalari eta lanbide-garapenari dagokienez lanak duen eginkizunaren balioa nabarmentzeko, hausnarketa honek gizarteratzeko programek, enplegagarritasunarekin batera, beste dimentsio batzuk lantzeko gizarte-interesekoetan beharra nabarmentzen du, besteak beste, aisia, jarduera komunitarioetan edo parte hartzea. 

“Proiektuak baterako ibilbide-orria planteatzen du euskal administrazioentzat, bazterketaren eremuan, guztiek lehenesten dituzten beharren araberakoa”, esan du Artolazabalek. 

Gizarteratzeko IV. Euskal Planak gobernamendua eta sistemaren antolaketa nabarmentzen ditu, sektoreen arteko koordinazioa hobetzeko -horretarako, esku hartzeko baterako eredua garatzen du-, berrikuntza eta ezagutzaren kudeaketa sustatzeko eta gizarteratzeko euskal sistemaren barne-antolaketan aurrera egiteko. 

Gizarteratzeko IV. Planak sei jarduketa-printzipio ditu, Euskadi lurralde inklusibo gisa sustatzeko: aktibazio inklusiboa; bizi-kalitatea, pertsonalizazioa eta autonomia; eskubideen ikuspegia; arreta komunitarioa; zerbitzuen eta prestazioen konbinazio egokia; eta herritarren, eraginpean dauden pertsonen eta hirugarren sektoreko erakundeen parte-hartzea”. 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Planaren aurretiko urrats gisa, Gizarteratze Aktiborako III. Euskal Planaren ebaluazioa egin du, bai eta Plan hori prestatu aurretik idatzitako diagnostiko-txostena ere, 2017ko bigarren erdialdekoak. 

3 ardatz 

Gizarteratzeko IV. Euskal Plana hiru ardatz edo planotan antolatzen da, eta zazpi helburu estrategiko, 34 xede eta 146 jarduketa jasotzen ditu. Jarduketa-ardatzen artean nabarmentzekoak dira honako hauek: diru-sarrerak bermatzeko eta laneratzeko politikekin bereziki lotutako neurriak, eta horiek dira, 18/2008 Legearekin bat etorriz, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sistemaren nukleoa; gizarte-zerbitzuen, osasunaren, etxebizitzaren, hezkuntzaren edo beste batzuen eremuan garatu beharreko neurri sektorialak, sektore horietako plangintzan jasotako jarduketetatik abiatuta eta plangintza horietan Planean ezarritako helburu eta lehentasunak sartuz. 

Era berean, gizarteratzeko politiken erakunde arteko antolaketarekin lotutako neurriak jaso dira, arreta berezia eskainiz sustapen politikoari eta planaren segimenduari, sektore arteko koordinazioaren hobekuntzari eta esku hartzeko baterako eredua eta partekatua sortu ahal izateko tresna tekniko eta profesionalen garapenari. 

Beatriz Artolazabalek esan duenaren arabera, “ardatz horietan, arlo berezi bakoitzerako ezartzen diren xedeak enpleguaren eremuan enpleguaren ezegonkortasun-prozesuak prebenitzeko eta horiei heltzeko, gazteen eta enplegagarritasunerako zailtasun handienak dituztenen laneratzea sustatzeko eta Euskal Enplegu Sistemaren hobekuntzan aurrera egiteko planteatzen den helburu estrategikoan zentratzen dira. Horretarako, guztira, 6 xede eta 26 jarduketa zehatz planteatzen dira”.

Prestazioak 

“Diru-sarrerak bermatzeko prestazioen eremuan, helburu estrategikoa diru-sarrerak bermatzeko euskal eredua babestea eta hobetzea da eta, horretarako, gizarte-legitimitatea eta jasangarritasun ekonomikoa bermatzea datozen urteotan. Horretarako, guztira, 4 xede eta 10 jarduketa zehatz planteatzen dira”, esan du Artolazabalek. 

Sailburuak azaldu du “gizarte-zerbitzuei dagokienez, helburu estrategikoa Gizarte Zerbitzuen Legearen garapena sustatzea dela, gizarte-zerbitzuen gaineko eskubide subjektiboa euskal herritar guztientzat eraginkor izan dadin, eta gizarte-zerbitzuen sistemaren kontzeptuak Planean adierazitako printzipioetara egokitzeko bide ematea eta herritar aktiboak eta parte-hartze soziala izateko gizarteratzeko programa berriak sustatzea. Horretarako, guztira, 2 xede eta 12 jarduketa zehatz planteatzen dira”. 

Osasunaren eremuan planteatzen den helburu estrategikoa honako hau da: gizarte-ahultasun egoeran dauden herritarren ohitura osasungarriak sustatzea, gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonek osasun-zerbitzuetara duten sarbidea hobetzea eta osasunean dauden gizarte-desberdintasunak murriztea. Horretarako, guztira, 5 xede eta 26 jarduketa zehatz planteatzen dira. 

Etxebizitzaren eremuan –esan du Artolazabalek– helburu estrategikoa da gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonek etxebizitza egokia eskuratzeko duten sarbidea erraztea eta, horretarako, etxebizitzarako eskubide subjektiboa garatzea eta egoitza-bazterketako egoerak prebenitzea eta horiei heltzea. Horretarako, guztira, 3 xede eta 17 jarduketa zehatz planteatzen dira”. 

Hezkuntzaren eremua dela eta, “helburu estrategikoa da gizarte- eta ekonomia-egoera ahulenean dauden pertsonek, adina edozein dela ere, kalitateko hezkuntza- eta prestakuntza-zerbitzuetara sarbide izatea, aukera-berdintasunei eta helduaren mundura trantsizioa arrakastatsua izan dadin bide emateko. Horretarako, guztira, 4 xede eta 14 jarduketa zehatz planteatzen dira”. 

Artolazabalek azaldu du “sektoreen arteko koordinazioa hobetzea, esku hartzeko baterako eredua garatzea, ezagutzaren kudeaketa sustatzea eta gizarteratzeko euskal sistemaren barne-antolaketan aurrera egitea plan honen beste helburu estrategikoetako bat dela, eta, horretarako, beste 9 xede eta 41 jarduketa zehatz planteatzen direla”. 

Gizarteratzeko Plana dinamikoa da, planaren kudeaketari eta ezarpenari dagokionez. Aurreikusitako jarduketak aldatu eta osatu daitezke eta hala egin behar da; horretarako, jarduketa berriak gehitu daitezke edo hasieran aurreikusitakoak aldatu.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ingurukomej
    2018.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #Gizarteratzea ▶︎ Gobernuak onetsi egin du 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana 🔗 https://t.co/gfqyL9X1Ux 🔗 http…

  • @ehlabe
    2018.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #Gizarteratzea ▶︎ Gobernuak onetsi egin du 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana 🔗 https://t.co/gfqyL9X1Ux 🔗 http…

Komunikabideek behera kargatzeko