Berriak Lehendakaritza
Eu

"Euskara #mundiala da"

2013.eko abenduak 03
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazi du “mundu aniztun” batean bizi garela eta honi egin beharreko ekarpena euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu du, euskara mundiala baita, bere esanetan. Urkullurentzat euskara elkarbizitzarako oinarri eta euskaldunon arteko zubia da, horrexegatik Jaurlartizarentzat bai euskara eta hizkuntza-bizikidetza lehentasunezko gaiak dira.  Gaur, Euskararen Nazioarteko Egunean ospatzeko eguna dela esan du Lehendakariak, halere euskaraz gozatzeko egun guztiak daudela ere gogorarazi du: “gozatzeko eta ospatzeko erarik onena erabiltzea da." Hizkuntza erabiltzeko dei egin du lehendakariak “edozein hizkuntzak erabilera baitu hauspo eta arnas”.

Eusko Jaurlaritzak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu du lehendakaritzan. Lehendakaria buru izan den ekitaldian zehar Jean Haritschelhar Euskaltzaindiaren presidente izandakoa omendu da. Euskara mundiala kanpainia ere zabaldu egin da, izan ere, Lehendakariak esan duen moduan, gaur abenduak 3, munduan zehar  euskara ospatzen ari diren euskaldun asko daude. Ekitaldian euskararekin lotura duten hainbat lagun izan dira baita beste hizkuntzetako ordezkaritza ere, quichua, maya, nahuatl, nasa, kurda eta tamazigt.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Mo1ni1ca1
    2013.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    El euskara es #mundial http://t.co/1LHA4ZgIVe

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Andrres Urrutia