
EHUk Euskadiko open government eredua ebaluatu du
Irekiaren erabiltzaileek Eusko Jaurlaritzak gardentasunaren arloan eskaintzen duen zerbitzuari “oso ongi” kalifikazioa eman diote
Euskadiko open government eredua unibertsitatera iritsi da. Zehazki, EHU Patxi López lehendakariak legealdiaren hasieran sustatu zuenetik gobernu irekiaren esparruan egin den lana ebaluatzen ari da. Ebaluazio-prozesuak datuen, on-line elkarrizketen eta galdetegien analisia barne hartzen du, eta eskaintzen diren zerbitzuetan eta erabiltzaileen artean asetzen dituen beharretan sakontzen du. Prozesuak martxan jarraitzen du, eta galdetegi erraz bat betez parte har daiteke. Horri esker, Irekia plataformak erabiltzaileen artean duen harrerak “oso ongi” kalifikazioa lortu duela ikusi da, baita herritarren proposamen gehienak hezkuntzaren arlokoak direla ere.
EHUko lan-taldea Imanol Zubero irakaslearen zuzendaritzapean egiten ari den azterlana ez dago amaituta, oraindik datuak eta elkarrizketak jasotzen ari baita, baina dagoeneko Euskadiko Open Government ereduaren ezaugarri eta ondorio batzuk antzeman daitezke. Ereduak bi tresna nagusi ditu —Open Data Euskadi eta Irekia—, eta arlo politikoko babesa du oinarri, babes hori nahitaezkoa baita administrazioaren barruan politikan jarduteko moduan jada ikusten ari den aldaketa gauzatzeko. Zentzu horretan, Patxi López lehendakaria erabakigarria izan da guztion demokrazia lortzeko prozesu eraldatzaile hori gauzatzeko.
Ikerketa hau Herritar Digitala Nazioarteko III. Kongresuan aurkeztu da. Biltzarra Donostian ari da egiten, eta Irekiak eta Open Data Euskadik aktiboki parte hartu dute, lantzen ari den hainbat proiekturekin.
Bi egun horietan, hainbat adituk, kazetarik, berrabiltzailek, ikerlarik eta enpresa eta erakundeetako ordezkarik Open Dataren Egunean (maiatzaren 8an) administrazio guztiek politika horiek gauzatzerakoan datu publikoak erabiltzeko interesa dutenentzat erabilgarri izateko aintzat hartu beharko lituzketen oinarrizko elementu batzuk definitzeko hausnartu dute. Hausnarketa hori gomendio hauek jasotzen dituen dekalogo honekin amaitu da:
1) Formatu irekiak eta estandarrak
2) Eskema eta hiztegi adostuak erabiltzea
3) Datu-katalogo egituratu baten inbentarioa
4) Datuak web orrien helbide iraunkorretan ikusgai egotea
5) Erakundearen gutxieneko datu-multzoa eta argitalpenaren roadmapa
6) Zerbitzuaren konpromisoa, eguneratzea eta datuen kalitatea
7) Erabilpena eta zerbitzua metriken bidez monitorizatu eta ebaluatzea
8) Datuek erabilera baldintza ez-murriztaileak eta komunak izatea
9) Datuaren erabilpenarekin lotutako ebanjelizazioa eta hezkuntza
10) Berrerabilpena sustatu eta errazteko aplikazioak, tresnak eta gidaliburuak biltzea
Irekiak herritarren lankidetzarako eta partaidetzarako hiru proiektu aurkeztu ditu eta datozen hilabeteetan garatuko ditu:
-Datuen kazetaritzari buruzko ikastaro bat; bertan, Euskadiko kazetariei open dataren gaineko trebakuntza eskainiko zaie, baita datu publiko libreetara sarrera izateak eta kolektibo horrek herritarrak informatzeko erabili ahal izateak ematen dituzten aukerei buruz ere.
-Goteo: Irekiak sare sozial horrekin lankidetzan jardungo du Euskadin guztion onerako sormen-proiektuak batera finantzatzeko eta lankidetzan aritzeko.
-4.0 herritarrak; Kataluniako esperientzia hau ekintzaileei, garatzaileei, enpresei eta erakundeei IKTak (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) modu kritikoan erabiltzen dituzten herritarren ekimenak babesteko eta sustatzeko aukera ematen die, eta Euskadiko bertsioa Irekiak prestatuko du.
-
2012-05-11
Comentario de Twitter:
La UPV evalua el modelo vasco de open government http://t.co/JKidINod #openGov #opendata #goteo #ADNabierto -
2012-05-11
Comentario de Twitter:
RT @Maripuchi: Si os perdísteis el #CICD u os apetece repasar alguna ponencia, aquí http://t.co/iX2Wqh9i y aquí http://t.co/bw29LnN5 podéis ;-) -
2012-05-11
Comentario de Twitter:
RT @Maripuchi: Si os perdísteis el #CICD u os apetece repasar alguna ponencia, aquí http://t.co/iX2Wqh9i y aquí http://t.co/bw29LnN5 podéis ;-) -
2012-05-10
Comentario de Twitter:
Gobierno Vasco Irekia :: La UPV evalúa el modelo vasco de open government http://t.co/bWg5HnMe -
2012-05-10
Comentario de Twitter:
RT @alorza: Vídeos de todas las intervenciones en el apartado de Gobernanza del #cicd http://t.co/Vp6dLO26 ¡gran material, gracias a @irekia! -
2012-05-10
Comentario de Twitter:
Vídeos de todas las intervenciones en el apartado de Gobernanza del #cicd http://t.co/Vp6dLO26 ¡gran material, gracias a @irekia! -
2012-05-10
Comentario de Twitter:
RT @alorza: Vídeos de todas las intervenciones en el apartado de Gobernanza del #cicd http://t.co/Vp6dLO26 ¡gran material, gracias a @irekia! -
2012-05-10
Comentario de Twitter:
La UPV evalua el modelo vasco de open government http://t.co/a7Lr1I5F #oGov -
2012-05-10
Comentario de Twitter:
RT @PIPEJGV: La UPV evalua el modelo vasco de open government http://t.co/a7Lr1I5F #oGov -
2012-05-10
Comentario de Twitter:
RT @Maripuchi: Si os perdísteis el #CICD u os apetece repasar alguna ponencia, http://t.co/NJ023bwx y aquí http://t.co/l0eZKidk podéis ;-) -
2012-05-10
Comentario de Twitter:
RT @PIPEJGV: La UPV evalua el modelo vasco de open government http://t.co/a7Lr1I5F #oGov -
2012-05-10
Comentario de Twitter:
EHUk Euskadiko open government eredua ebaluatu du http://t.co/Lnc6KB5t #irekia -
2012-05-10
Comentario de Twitter:
La UPV evalua el modelo vasco de open government http://t.co/Vp6dLO26 #oGov -
2012-05-10
Comentario de Twitter:
RT @Maripuchi: Si os perdísteis el #CICD u os apetece repasar alguna ponencia, aquí http://t.co/iX2Wqh9i y aquí http://t.co/bw29LnN5 podéis ;-) -
2012-05-10
Comentario de Twitter:
Si os perdísteis el #CICD u os apetece repasar alguna ponencia, aquí http://t.co/iX2Wqh9i y aquí http://t.co/bw29LnN5 podéis ;-) -
2012-05-10
Comentario de Twitter:
✔Interesante: La UPV evalua el modelo vasco de open government http://t.co/6hygvZ0F #GobiernoAbierto #opendata ☞ @Irekia @opendataeuskadi -
2012-05-09
Comentario de Twitter:
La UPV evalúa el modelo vasco de open government http://t.co/fl9qQnUS #ogov -
2012-05-09
Comentario de Twitter:
http://t.co/a6XueHjc Los usuarios de Irekia califican como "notable" el servicio prestado por el Gobierno Vasco en materia de transparencia