“Euskal administrazioak herritarrei gehiago hurbiltzeko” gobernu irekiaren euskal eredua nabarmendu du Garamendik

2022-11-18
  • Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak Euskadiko Gobernu Irekirako Aliantzaren Foroan parte hartu du, Bilbon
  • Ekitaldian zehar, Elkarlan eta Open Data sariak banatu zaizkie proiektu inklusibo eta solidarioenei, eta datu irekiak eta publikoak erabiltzen dituztenei

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak azken urteotan Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko beste administrazio publiko batzuek bultzatutako gobernu irekiaren euskal eredua nabarmendu du gaur. Euskadin maila anitzeko gobernantza eredu bat eraikitzen ari dela adierazi ondoren, “administrazioak herritarrengana eta herritarrak administrazioetara hurbiltzen jarraitzearen alde” egin du Olatz Garamendik.Halaber, politika publikoak egiteko erabakiak "inklusiboak" izan behar direla defendatu du, bi zentzutan, "gobernu mailen arteko koordinazioa bezain garrantzitsua baita gobernu mailek herritarrekin duten interakzioa, ekintza publikoaren azken hartzailea delako".

Azaldu duenez, proiektu honetan inplikatutako euskal erakundeok “elkarlanean ari gara administrazioentzat eta herritarrentzat beharrezkoak eta interesgarriak diren tresnak eta ekintzak eraikitzeko, ikuspegi partekatuarekin, gure eredu ireki propioa eraikiz”. Gobernu Irekirako Aliantzaren Foro Irekiaren (OGP Euskadi) irekiera ekitaldian egin ditu adierazpenok. Izan ere, foroa gaur bildu da Bilbon eta bertan Donostiako Udalean, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan arlo horren arduradunek bere esparruan egindako lanaren eta hartutako konpromisoen berri eman dute. OGP Euskadik 2021-2024 aldirako euskal herritarrekin lankidetzan egin duen planaren jarraipena partekatzeko ere balio izan du topaketak.

Ekitaldian, gobernu irekietan aditua den Rudi Borrmannek nabarmendu du Euskadi beti izan dela erreferentzia Gobernu Irekirako Aliantzarentzat, "Euskadi erreferentzia bat izan da beti nazioartean arlo horretan, eta ekintza plan partekatuen eredu bat. Era berean, epe luzean gizarte zibilarekin foro erregularrak mantentzeko Euskadin egindako jarduerak baloratu ditu. "Prozesu horrek huts egin ohi du, eta lehen bultzadaren ondoren zaila bihurtzen da, hasierako lankidetza energia hori galdu egiten baita", zehaztu du.

Borrmannen hitzen ondoren Elkarlan eta Open Data sarien banaketari ekin zaio. Garamendi Sailburuak zoriondu egin ditu Elkarlan Sariak (2021) eta Open Data Sariak (2022) jaso dituzten proiektuen egileak. Lehenengoek Euskadiren ahalduntze lan berritzaileak aintzatesten dituzte, pertsona bati edo pertsona talde bati indarra emateko edo independentzia emateko modu berriekin. Era berean, herritarrek gehiago parte har dezaten modu berriak sortzen lagunduko duten pertsonen eta proiektuen sarea bultzatu nahi du. Bestalde, Open Data Euskadi sariek euskal administrazio publikoen katalogoetako datu irekiak berrerabiltzeko ideiak eta aplikazioak aintzatesten dituzte.

 

ELKARLAN SARIAK

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzaren bitartez, sustatutako Elkarlan Sarien zazpigarren edizioan 45 proiektuk hartu dute parte. Saria jaso duten lau sarituak honako hauek dira:

 * Nagusilan, 25 urte

Nagusilan adinekoen gizarte boluntariotzako elkartea da eta 25 urteko ibilbidean adinekoek pertsona aktibo izaten jarraitzeko eta erretiroa hartu ondoren gizarteari ekarpenak egiten jarrai dezaten lan egin du, eragile publikoekin modu autogestionatu eta parte-hartzailean. Proiektu horretan, beren bizitza eta lan eskarmentu guztia erakutsi eta eskaini dezakete, pertsonen eta gizartearen egoera hobetzeko. Era horretara are baliagarriago eta baloratuago sentituko dira eta pertsona eta kolektibo gisa ahalduntzen dira.

Elkarteak dokumental bat sortu du, "Nagusilan, 25 urte" izenekoa, eta bertan adineko boluntarioek berek kontatzen dute erakunde horren lana, funtzioa eta bilakaera.

 * Participación de personas en situación de vulnerabilidad en las políticas sociales de Euskadi

Euskadiko Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Europako Sarea elkartea lanean ari da ahulezia egoeran dauden pertsonek gero eta gehiago parte har dezaten bai sarean bertan, bai arreta ematen zaien erakunde eta zerbitzuetan ere.

Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei hitza emateko eta pertsona horiek dagokionari helarazteko proposamenak egiteko helburuarekin, elkarte honek pertsonen parte-hartzea bizitzako esparru guztietan bultzatzeko dinamika bat mantentzearen alde egiten du. Azken batean, pertsonak bere komunitateko kide izan daitezen lan egiten du, dagozkien erabakietan parte har dezaten, haien ahotsa entzun dadin, haien iritzia kontuan har dadin.

  * Gazte-Hiria / Ciudad Joven

Artehazia, Berrikuntza Kulturala, Arteak eta Gizartea Elkartea 14 eta 25 urte bitarteko pertsonekin ari da lanean, gazte horiek eragile ez ezik, gizarte aldaketarako motore ere izan daitezen. Horretarako, Gasteizko eremu guztiak hartzen dituzten 8 lantalde osatu ditu. Gizartean edo integrazioan nolabaiteko arazoak dituzten pertsonez gain, gazteen aisialdiko edo asoziazionismoko taldeetan parte hartzen duten pertsonak ere sartzen dira ekimen honetan. Guztira, gazteak gizarte eragile gisa gaitzeko Gazte-Hiria/Ciudad Joven proiektuak jatorri eta izaera oso desberdinetako 80 pertsona inguru biltzen ditu.

Horiek guztiek erronka komun batzuk lantzen dituzte, hala nola aniztasuna, osasun mentala gazteengan, kale indarkeria, estereotipoak sare sozialetan eta bullying-a, eta sexu aniztasuna. Ondoren, lan artistiko edo performance baten itxura ematen diote landutako guztiari, eta proiektuan parte hartu duten nerabe eta gazte guztiek parte hartuko dute zeregin horretan.

 * Birsortu

Proiektu honen bidez Emaús Gizarte Fundazioak batez ere haurrei zuzendutako hezkuntza, kultura eta gizarte prozesu bat bultzatu du, industriaren sektorean baztertutako materialak haien eskura jarriz.

Birsortu izeneko proiektu honek Gipuzkoako eraldaketa sozial eta ekonomikorako lurraldeko eragileak dinamizatzeko prozesuak aktibatu nahi ditu. Horretarako, 2019az geroztik hainbat Birsortu gune prestatu dira Gipuzkoan, bat pilotu gisa Debagoiena inguruan (Hik-Hasirekin lankidetzan), eta, ondoren, Emaús Social Faktoryk Donostian dituen instalazioetan gaur egun irekita dagoena. Orain arte, proiektuak 35 ikastetxe eta 25 enpresa inplikatu ditu, eta Birsortuko materiala Euskadiko 1.000 ikaslek baino gehiagok erabili dute.

  

OPEN DATA SARIAK

Laugarren edizio honetako proiektu eta ideia sarituak honako hauek izan dira:

Aplikazio onena: Unai Antero – ‘enEKO: Energia aurrezteko laguntzaile adimenduna'. Erabiltzaileari energia aurrezten laguntzeko aplikazio bat da. EnEKO laguntzaile birtuala da, eta bere funtzio nagusia energiaren prezio onena ezagutuz energia modu arrazionalagoan erabiltzeko beharrezkoa den informaziorako sarbide erraza eskaintzea da.

 Bigarren aplikaziorik onena: Ander Fernandez – ‘Apparca: Aurkitu plaza libreak dituen aparkalekurik hurbilena, Adimen Artifizialari esker'. Donostiako Udalaren datu irekietan oinarritutako web aplikazio bat da, turistei euren bidaiak planifikatzen laguntzen diena, gertuen dagoen plaza libreak dituen aparkalekua zein den 14 eguneko aurrerapenarekin adierazita.

 Ideiarik onena: Adriana Aguirre, Mathilde Marengo eta Iacopo Neri – ‘Lur: Lurraren balio multifuntzionalean oinarritutako plangintza estrategiko iraunkorrerako DSS bat’ . Lurzoruaren erresilientzia neurtzeko gai den ebaluazio tresna bat garatzeko bidea eskaintzen du ideia honek. Datuen analisian oinarritutako ikuspegi baten bidez, taxonomia erantzungarri berri bat sortuko luke tresna horrek, lurzoruak modu dinamikoan ematen dituen zerbitzu ekosistemikoen balioa ulertzeko.

 Bigarren ideia onena: Sergio Diaz eta Antonio Jose Saez – ‘Open Datarekin nire alergia jada ez da arazo bat'. Polen maila altuak eragiten duen ondoeza aurreikusteko tresna bat proposatzen da ideia honetan, polenari alergia diotenei alegia, betiere funtsezko faktoreak kontuan hartuta, hala nola tenperatura, airearen kalitatea eta plubiometria. Gainera, arreta medikoa behar duen gertakariren bat izanez gero, hurbilen dagoen osasun zentroa proposatzen du.

 

 

*

6 iruzkin
  • 2022-11-22

    Confundís transparencia ciudadana con transparencias de lencería , negligeé , la que parece que enseña y solo insinúa . Todo lo que es público , contrataciones y contratados , subvenciones y subvencionados , empleadores públicos y empleados públicos . Todo el que quiera dinero público , partidos , sindicatos , ONGs , asociaciones y organizaciones varias ,presentación pública de presupuestos y cuenta de resultados .,y cuando digo público quiero decir de acceso a TODOS LOS CIUDADANOS . El resto es negligee.

  • 2022-11-23

    Estaría bien que los ciudadanos, que La fin y al cabo pagamos y mantenemos la ciudad las estructuras, los trenes, la sanidad, la educación, podamos tomar parte en las cosas importantes, tales como si queremos la Agenda 2030, la ley trans, y la ley de Irene Montero, y en que gastar el dinero del pueblo...

  • 2022-11-21

    Komunikatzeko moduak hobeto erabiltzen irakastea, inor ez dadin komunikatu nahi denaz aprobetxa, eta beste esku batzuetan jartzea, baita muturrean ere, gardentasunik ezean, onura publikokoak direla esan dadin.

  • 2022-11-21

    Enseñar más manejo formas comunicar para que no haya nadie se aproveche de lo que se quiera comunicar poniéndolo en otras manos incluso en el extremo a falta de transparencia se dijeran de utilidad pública

  • @josune_irabien
    2022-11-19

    Comentario de Twitter:
    RT @garamendiol: Informazio gehiago eta saritu guztien zerrenda hementxe bertan dituzue eskura 👇
    https://t.co/J49DK8GA4d

  • @garamendiol
    2022-11-18

    Comentario de Twitter:
    Informazio gehiago eta saritu guztien zerrenda hementxe bertan dituzue eskura 👇
    https://t.co/J49DK8GA4d

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak