qrcode

Open Data sarien ekitaldiak datu irekien eta Adimen Artifizialaren erabilera izango ditu oinarri

2025-05-02
  • 2024ko datu irekien sari-emate ekitaldia maiatzaren 8an egingo da, goizeko 11:00etan, UPV/EHUren Bilboko ingeniaritza eskolan
  • Jardunaldian, hizlari adituek Adimen Artifizialaren bidez gure gizartea eraldatzeko gakoak jorratuko dituzte eta Open Data sarien 5. edizioko proiektu irabazleen berri emango da

Eusko Jaurlaritzak urteak daramatza Euskadin datu irekien erabilera sustatzen, Open Data Euskadi ekimenaren eta atariaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek sortutako datu publikoen irekiera, erabilera eta berrerabilera bultzatzeko helburuarekin. Xede nagusia da, beraz, gardentasuna, informazio sarbidea erakundeen arteko lankidetza eta berrikuntza sustatzea, baita garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzea ere, informazio publikorako doako sarbidea bermatuz.

Helburu eta konpromiso horri jarraiki, Open Data Sariak sortu ziren, Euskadiko datu irekiak erabiltzen dituzten ekimen eta proiektu onenak aitortu eta saritzeko.

Open Data sariek datu publikoen erabileran sormena eta berrikuntza bultzatu nahi dute, eta datu irekietan oinarritutako ideiak, irtenbide teknologikoak, aplikazioak, ikerketak edo zerbitzuak garatzen dituzten enpresak eta partikularrak saritzen dituzte.

Ediziorik parte-hartzaileena

Bosgarren edizioa izan da orain arteko parte-hartzaileena. 71 proiektu aurkeztu dira guztira, 41 ideien modalitatean eta 30 aplikazioen modalitatean. Guztira 9 proiektu saritu dira.

Eusko Jaurlaritzak 2024ko datu irekien sariak banatzeko ekitaldia antolatu du maiatzaren 8an goizeko 11:00etan, UPV/EHUren Bilboko ingeniaritza eskolan. Ekitaldian parte hartuko dute, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak eta Estitxu Garai Bizkaiko Campuseko errektoreordeak .

Ekitaldiak datuen erabilera eta Adimen Artifiziala bateratuko ditu, gaian adituak diren bi pertsonen hitzaldien eta Open Datako proiektu irabazleen aurkezpenen eskutik. Carolina Sepulvedak, Microsofteko Data & AAren arduradunak, datu irekien eta AAren erabilerak zerbitzu publikoak eraldatzeko, berrikuntza bultzatzeko eta gizarte-inpaktua sortzeko duen ahalmenaz hitz egingo du, eta Imanol Terán, estrategia digitaleko aholkulariak berriz, Adimen Artifizialaren egungo eraginaz, ahalmen eraldatzaileaz eta mahaigaineratzen dituen arrisku eta aukerez mintzatuko da.

Era berean, Open Data 2024 edizioan saritutako 9 proiektuak aurkeztuko dira ekitaldian. Bertaratzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea ondorengo helbide honetan: opendata.euskadi.eus.

Ekitaldi guztiz interesgarria izango da, Eusko Jaurlaritzak Administrazio Publikoaren eraldaketan aurrera egiteko egin duen apustuarekin bat eginez; teknologia berrien eskutik, zerbitzu publikoak indartu, administrazioa sinplifikatu, pertsonen egunerokotasuna erraztu eta etorkizuna eraikitzeko.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2025-05-04

    Energia xahutzen dutenen ordainagirian oreka-kuota birpentsatzea, adibidez, sistema ziurtatuan efizientziarik ez izateagatik derrigorrezkoa izaten hasten denean, bereziki eraikin zaharragoetan edo errendimendu txikiko ibilgailuetan. Oreka-sistema gehiago egiteko kuota, sistemaren gainkarga konpentsatzen ez denean. Oreka-sistema sinpleagoa da deskonpresioan gasak konprimatzea, itzulerako energia sortzen baita, gasdun ibilgailuen moteltzean inspiratuta balego bezala. Konpresio horrek aldi berean hozten badu, konpentsazio handiagoa lortuko dugu.

  • Argazkia Xaver
    2025-05-04

    Repensar cuota de equilibrio en el recibo de quienes despilfarren energía, por ejemplo por no tener eficiencia en el sistema certificada cuando empiece a ser obligatoria, especialmente edificios más antiguos o vehículos con bajo rendimiento. Cuota para hacer más sistemas de equilibrio cuando no quede compensada sobrecarga sistema. Un sistema de equilibrio más simple es la de comprimir gases en la descompresión se genere energía de vuelta, como si estuviera inspirado en la amortiguación de los vehículos con gas. Si esa compresión a la vez enfría obtenemos compensación mayor.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko