Eu

Eusko Jaurlaritzak “Open Government Partnership Global Summit 2019”, Gobernu Irekiaren Mundu Kongresuan, parte hartu du, Ottawan, Kanadan

2019.eko maiatzak 31

Luis Petrikorena Gobernu Irekiko eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariek, aste honetan, Ottawan (Kanada) egiten ari den “Open Government Partnership (OGP) Global Summit 2019” kongresuan parte hartu dute. Gobernu Irekiko munduko kongresu hau gaur amaitzen da, ostiralean, maiatzaren 31n.

OGPko Goi Bilera Globalean 79 herrialde eta Gobernu Irekirako Aliantzako 20 toki-gobernu kide batzen dira, bai eta beste tokiko eta eskualdeko gobernu batzuk, sozietate zibileko taldeak, akademia eta bestelakoak ere. OGPko kideen arteko esperientzia egokien eta ikaskuntzaren (networking) trukerako foroa da. Helburua ezagutzak partekatzea eta, elkarrekin, mundu osoan gobernu irekiagoak eta gardenagoak sortzeko irtenbideak sortzea da.

Luis Petrikorenak eta Javier Bikandik Ottawan antolatu diren bilera eta workshopetan parte hartuko dute, besteak beste gobernu digitalarekin, open datarekin, gardentasunarekin edo gobernu ireki eta inklusiboagoekin zerikusia duten gaiak aztertzeko.

OPEN GOVERNMENT PARTNERSHIP

Gobernu Irekirako Aliantza alde anitzeko ekimena da, eta xede du gobernuen konpromiso zehatzak ziurtatzea, gobernu irekia sustatzeko, herritarrei indar gehiago emateko, ustelkeriaren aurka borrokatzeko eta gobernamendua sendotzeko teknologia berriak erabiltzeko.  

OGP 2011ko irailaren 20an abiarazi zen formalki, NBEko Batzorde Orokorraren bilera batean; bertan, 8 sortzaileetako estatuko buruek (Brasil, Indonesia, Mexiko, Norvegia, Filipinak, Hego Afrika, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak) Gobernu Irekirako Adierazpena onetsi eta beren ekintza-plan nazionalak iragarri zituzten, sozietate zibileko buruzagi-kopuru berarekin batera. OGPk, sortu zenetik, 75 herrialde parte-hartzaileen (munduko herritarren herena) 2.500 konpromiso baino gehiago eman ditu. OGP erreferentziazko nazioarteko erakundea da; bere helburua da gobernu “irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekin sentikorragoak” sustatzeko mekanismoak ebaluatu eta garatzea. 

Pasa den 2018an, OGPk Euskadi mundu osoan bere programan parte hartuko duen 20 eskualdeetako bat izateko hautatu zuen. Hautagaitza batera aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta Vitoria- Gasteizko, Donostia-San Sebastiángo eta Bilboko udalek, eta Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Matia Fundazioak eta EGK - Euskadiko Gazteen Kontseiluak bultzatu zuten. 

Parte-hartzaile guztiek OGPn beren gain hartzen dituzten konpromisoen artean, ekintza-plan baten ezarpena dago. Euskadiko ekintza-planak dagoeneko gauzatzen ari diren 5 ekimen ditu, eta 2020an amaituko da. Honako hauek dira 5 ekimenak: 

1.- Kontuak ematea mandatu-planen bidez              

2.- Open data Euskadi eta Linked open data          

3.- Euskadin herritarrek parte hartzeko I-laba

4.- Open Eskola: herritarrentzako eskola irekia        

5.- Integritatearen sistema

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak