NIK Patrika Digitala
Gobernuaren proposamenak Lana eta Enplegua

Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Legea aldatzeko Lege-Aurreproiektua. Jendeaurreko informazioaren izapidea

qrcode
qrcode

Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Legea aldatzeko Lege-Aurreproiektua. Jendeaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak

2021-07-01

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak benetan eskertzen ditu Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege-aurreproiektuaren jendaurreko informazioaren izapidean egindako ekarpen guztiak. Horiek guztiak irakurri eta aztertu dira.

Arau-ekimenaren xedea da Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema eguneratzea eta indartzea, sistema autonomo gisa; horretarako, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema osotasun koherente eta integratu batean eratu nahi da, enplegu-zerbitzuetan txertatua, baina gizarteratzeko politikan zeharkakotasun-ikuspegiarekin, eta beste sistema sektorial batzuen esku-hartzearekin; hala nola, gizarte-zerbitzuen, osasunaren, hezkuntzaren eta etxebizitzaren esku-hartzearekin. Helburua da pobrezia-egoera berriei erantzutea, haien babes-gaitasuna hobetuz eta egoerak kroniko bihurtzea saihestuz.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, lege-aurreproiektua jendaurrean jarri da izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena izan dezaten, eta Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian argitaratu da.

Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema osatzen duten neurrien multzoa egokitzeko nahitaezko urratsa da, Euskadiko ongizatearen eta gizarte-kohesioaren eredu orokorraren parte den heinean. Horretarako ezarritako epea igarota eta izapidearen emaitza baloratu ondoren, lege-aurreproiektua egiteko prozedurarekin jarraituko da, 8/2003 Legean xedatutakoa betez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan