Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Legea aldatzeko Lege-Aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2021-03-03

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eskerrak eman nahi ditu Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren Lege aurreproiektua egin aurreko Kontsulta Publikoaren izapidean egindako ekarpenengatik.

Nahitaezko urratsa da, Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistema osatzen duten neurrien multzoa egokitze aldera, Euskadiko ongizatearen eta gizarte-kohesioaren eredu orokorraren zati gisa normalizatzeko. Helarazitako gogoetetan azaltzen dira erreformaren xede berean jasota dauden gaiak, hala nola,  gaur egun babesik ez duten kolektiboetara iristea eta araudia eraginkorrago egitea.

Behin Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan aurreikusitako izapidea beteta, Administrazioaren web-atarien bidez (euskadi.eus eta Irekia) hasteko agindua emango da, araua idazteko prozedura jarraitzeko. Arau-proiektua Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren  aldez aurreko onarpenaren ondoren, Gobernu Kontseilura bidaliko da; azkenik, Legebiltzarrera igorriko da bertan  eztabaidatzeko eta onartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan