Gobernuaren proposamenak Hezkuntza
Eu

Hezkuntzaren aldeko Akordioa. Ondorioak

2018.eko martxoak 27

Ekarpenak egiteko aldia amaiturik, Akordioaren Oinarriak dokumentua –jaso dituen ekarpenekin aberasturik- Euskadiko Eskola Kontseiluaren esku utzi da, martxoaren 7an burutu zen ekitaldi publiko batean. Horra orduko, Hezkuntza Sailak Irekian zabaldu den espazio honen bidez herritarrok egin dituzuen ekarpenak jaso ditu, baina baita hezkuntza eragileek igorritakoak ere. Ekarpen horien balorazioa egin ondoren, dokumentua aberasteko lanari ekin dio, oinarrizko printzipioak jasotzen dituen testuari loturiko ekarpen guztiak aintzat hartuta.

Euskadiko Eskola Kontseiluak, hezkuntza gaietarako Jaurlaritzaren kontsulta eta aholkularitza organo gorena den heinean, Hezkuntzaren aldeko Akordioa erdiesteko prozesuan fase berri bati ekin dio honela.

Hezkuntza Sailak eskerrak eman nahi dizkie eztabaida honetan parte hartu eta prozesu hau aberasteko ekarpenak helarazi dizkiguten pertsona guztiei, baina baita espazio ireki honen bidez iritzia partekatu dutenei ere.

===============================================================================================================

*2018ko ekainak 26

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Gobernu Kontseiluan, “Hezkuntzaren aldeko akordioa. Akordiorako Oinarriak” dokumentua aurkeztu du, Hezkuntza Sailak ikasturte-hasieratik sustatu duena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko