Berriak Hezkuntza
qrcode

EAEn derrigorrezko irakaskuntzen baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemak dituzten ikastetxeetan gaztelerazko eta euskarazko hizkuntza eta kulturako irakaskuntzen curriculuma eta gutxieneko ordutegia finkatzeko agindu-proiektua. Jendeaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak

2023-11-20

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, informazio publikoa eman da, arauaren hartzaile izan daitezkeenek eta arauaren gainean ekarpenak egiten dituztenek iritzia emateko aukera izan dezaten, eta, horretarako, beharrezko dokumentuak jarri dira haien eskura

Era berean, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera, proiektu hau jendaurrean jarri da eta Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian argitaratu da.

Agindu-proiektua jendaurrean jartzeko izapidea amaituta, Hezkuntza Sailak prozesuan parte hartzeagatik eskerrak eman nahi dizkie beren ekarpenak eta iruzkinak xede horretarako ezarri diren bideen bidez helarazi dituzten pertsona guztiei, erakundeei eta hezkuntza-eragileei.

Horretarako ezarritako epea igarotakoan, eta arestian aipatutako izapideen emaitza baloratuta, parte hartzeko beste bide batzuetatik jasotakoei gehituta, araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan