Berriak
Eu

Euskara protagonista AEBtan

2012.eko otsailak 27

Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatu da AEBen euskarari omenaldi berezia eginez

Boise-ko Estatuko Unibertsitatearen eta Estatu Batuetako Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzaren arteko lankidetzari esker, euskara protagonista izan da Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunean Idaho hiriburuan. Kalifornia ere euskararen hiriburu bihurtu zen egun batez Etxepareren eta Kaliforniako Unibertsitatearen lankidetzari esker.

Boise-ko Estatuko Unibertsitateko euskal Ikasketen Programak Zuretzako filma proiektatuz ospatu zuen gertaera hori; Zuretzako filma erabat euskaraz filmatutako lehen filma amerikarra da.Proiekzioaz gain, bertaratutakoak aukera izan zuten mahai-inguru bat izateko Javi Zubizarreta filmeko zuzendariarekin eta Joseba Gabilondo zineman aditua. Javi Zubizarreta euskaldun amerikarra da eta Joseba Gabilondo Michiganeko Estatuko Unibertsitateko irakaslea. Ekitaldia Boise-ko Unibertsitatearen instalazioetan izan zen eta Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremaneko Idazkari Nagusia bertan izan zen

Kaliforniako unibertsitatea

Gainera, Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna Kalifornia-Santa Barbara Unibertsitatean (UCSB-a) ere ospatu zen, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. UCSBren instalazioetan nazioarteko hainbat adituk hitzaldiak eman dituzte, zenbait hizkuntza gutxituen egoeretara ikasleak eta bertaratutakoak hurbiltzeko. “Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko egunean, aitortu nahi dugu hurkoak direla euskara Euskaditik kanpo ikastea erabakitzen duten ikasleak eta euskara ama-hizkuntza izanik Euskaditik milaka kilometrotara euskara defendatzeko ahaleginak egiten dituztenak”, nabarmendu du ospakizun honetan Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariak.

Aurten, "nortasuna eta aniztasuna babestuz: hizkuntza eta kultura eskubideak" izan da hitzaldiaren izenburua eta ikuspuntu linguistikoa ez ezik legezkoa ere izan du. Santa Barbarako unibertsitatean izan den Ama Hizkuntzaren Nazioarteko egunaren ekitaldi honetan, euskara izan da gehien aztertu den gaietako bat, bertan hiru aditu izan dira eta hirurek egin dituzten hitzaldietan euskararekin lotura duten hainbat alderdi aztertu dituzte.

Horrela bada, Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko irakaslea euskararen legalizazioaren historiari buruz aritu zen; Oscar Alvarez EHUko irakasleake baptismoari buruzko legeen aurkezpena egin zuen euskal izenak erabiliz; eta azkenik, Eneritz Zabaleta Pauko Unibertsitateko irakaslea euskararen estatusaz aritu zen.

“Historian zehar, oso garrantzitsua izan da eta orain ere garrantzitsua da euskara unibertsitate eremura eramatea euskararen biziraupena eta garapena bermatzeko. Hegoamerikan lehenengo aldia izan zen berrogeigarren hamarkadan eta ordutik hona euskarari buruzko ikerketa presente dago unibertsitate askotan, besteak beste, Kalifornia-Santa Barbarako unibertsitatean”, komentatu zuen Irujok kontinente amerikarrean euskarak duen presentziaz hitz egiterakoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)