Berriak Lehendakaritza
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2011-11-25)

2011.eko azaroak 28
Aldaketak:
  • Puntu batzuk beste baterako utzi dira (7. puntua)

Gai-zerrenda:

1. Galdera, Juan Antonio Arieta-Araunabeña Ibarzabal Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari egina, babes ofizialeko 2.947 etxebizitza saltzeko, London Regional inbertitzailearekin egindako publizitaterik gabeko prozedura negoziatuari buruz. (09\10\05\01\0609)

2. Galdera, Oscar Rodríguez Vaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, berrikuntzaren arloko inbertsioei buruz. (09\10\05\01\0605)

3. Galdera, Leopoldo Barreda de los Ríos Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, doako justiziaren erregulazio berriari buruz. (09\10\05\01\0603)

4. Galdera, Daniel Maeztu Perez Aralar taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, klenbuterolez kutsatutako produktuen inguruan. (09\10\05\01\0604)

5. Galdera, Mikel Arana Etxezarreta Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, ETAk indarkeria behin betiko utzi ostean, lehendakariak egin duen harremanen errondari buruz. (09\10\05\01\0601)

6. Galdera, Leopoldo Barreda de los Ríos Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, diputazioak kentzeko sozialisten asmoari buruz. (09\10\05\01\0563)

7. BESTE BATERAKO UTZIA Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Kulturako sailburuari egina, haurrek eta nerabeek egindako kirola, une oro eta edozein testuingurutan, hezkuntza parametroen arabera garatzen dela bermatzearen egokitasunari buruzko Arartekoaren gomendio orokorraren gainean. (09\10\04\01\0321)

8. Interpelazioa, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak Kulturako sailburuari egina, ETBk Nafarroan Foru Erkidegoarentzat duen programazio propioari buruz. (09\10\04\01\0323)

9. Galdera, Carlos M.ª de Urquijo Valdivielso Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Herrizaingoko sailburuari egina, Ertzaintza Schengengo informazio-sisteman sartzeari buruz. (09\10\05\01\0597)

10. Interpelazioa, Oxel Erostarbe Tubilla Aralar taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari egina, ESS Bilbaoren proiektuari eta haren egungo egoerari buruz. (09\10\04\01\0322)

11. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari egina, arlo publikoaren datuak argitaratzeari buruz. (09\10\05\01\0600)

12. Galdera, Ane Urkiola Alustiza Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari egina, doako justiziaren gaineko dekretu berriaren proiektuari buruz. (09\10\05\01\0608)

13. Galdera, Daniel Maeztu Perez Aralar taldeko legebiltzarkideak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari egina, 79/2011 Legez besteko Proposamena ez betetzearen inguruan. (09\10\05\01\0596)

14. Galdera, Daniel Maeztu Perez Aralar taldeko legebiltzarkideak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari egina, Durangon trenbidea lurperatzearen inguruan. (09\10\05\01\0598)

15. Interpelazioa, Estibaliz Hernaez Laviña Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari egina, Europako espalazio bidezko neutroi-iturria eraiki aurreko faseko euskal partaidetzari buruz. (09\10\04\01\0324)

16. Interpelazioa, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, amiantoaren arazoari aurre egin beharrari buruz. (09\10\04\01\0315)

17. Galdera, Kerman Orbegozo Uribe Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, laneko eta gizarte-segurantzako ikuskaritzaren eskualdaketa berriaren inguruan. (09\10\05\01\0611)

18. Interpelazioa, Nerea Antia Vinós Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, Errioxako Gobernuak hartu duen erabakia dela-eta Arabako errioxarrei kalitatezko osasun-arreta bermatzeko Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurriei buruz. (09\10\04\01\0319)

19. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, Errioxan Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei osasun-laguntzarik ez emateko erabakiari buruz. (09\10\04\01\0320)

20. Galdera, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, Arabako Errioxako biztanleen osasun-arreta bermatzeari buruz. (09\10\05\01\0599)

21. Galdera, Mikel Arana Etxezarreta Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, Gipuzkoako Olaberria herrian Zesio-137k eragindako kutsadura agertzeari buruz. (09\10\05\01\0602)

22. Galdera, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, Lauro errekaren ur-goraldiak eragindako uholdeei buruz. (09\10\05\01\0607)

23. Galdera, Norberto Aldaiturriaga Zorrozua Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, kontserbazio bereziko eremuak gestionatzeko planen egoera administratiboari buruz. (09\10\05\01\0610)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan