Berriak Lehendakaritza
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2011-06-024)

2011.eko ekainak 24

Gai-zerrenda:


1. Galdera, Arantza Aurrekoetxea Bilbao Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari egina, Unibertsitatean sartzeko hemendik aurrerako azterketetan formulazio-akatsik egon ez dadin hartu beharreko neurriei buruz. (09\10\05\01\0558)


2. Galdera, Joana Madrigal Jiménez Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, beren sektorean, eskualdean edota beren inguruneko ekonomian edo gizartean garrantzi berezia duten enpresa-proiektuei 200 milioi euroko abal bereziak ematea onartu izanari buruz. (09\10\05\01\0554)


3. Galdera, Antonio Basagoiti Pastor Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, udal-mapa berriak eta espero daitekeen foru-mapa berriak eragindako ziurgabetasuna dela-eta, Euskadiko garapen ekonomikoari buruz. (09\10\05\01\0551)


4. Galdera, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak Kulturako sailburuari egina, Eitbnet-en lan-taldeari buruz. (09\10\05\01\0549)


5. Galdera, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari egina, selektibitateko Kimika proban egindako hutsari eman dioten konponbideari buruz. (09\10\05\01\0547)


6. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, legegintzaldiaren bigarren zatirako desafioei buruz. (09\10\04\01\0283)


7. Galdera, Daniel Maeztu Perez Aralar taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, lan-harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua defendatzeko eta lehenesteko hartu beharreko neurriei buruz. (09\10\05\01\0498)


8. Galdera, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, zerga-iruzurraren aurkako plan baten beharrari buruz. (09\10\05\01\0544)


9. Galdera, Antonio Basagoiti Pastor Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, terrorismoa deslegitimatzeari buruz. (09\10\05\01\0552)


10. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskadin udalerriak batzeari buruz. (09\10\05\01\0553)


11. Galdera, Mikel Arana Etxezarreta Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, aldundiekin egin beharreko zerga-politikaren gaineko eztabaidari buruz. (09\10\05\01\0560)


12. Galdera, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari egina, Santurtziko Mirabueno haur-eskolan zabalduko diren gelen kopuruari buruz. (09\10\05\01\0527)


13. Galdera, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari egina, Lanbide Heziketako modulu partziala % 85era benetan igotzeko egin diren gestioei buruz. (09\10\05\01\0555)


14. Galdera, Estibaliz Hernaez Laviña Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari egina, ESS Bilbao-ren egoerari buruz. (09\10\05\01\0559)


15. Interpelazioa, Mikel Arana Etxezarreta Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldeko legebiltzarkideak Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari egina, gastu publikoaren bilakaera barne-produktu gordinaren arabera zehazteari buruz. (09\10\04\01\0298)


16. Galdera, Ane Urkiola Alustiza Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Justizia eta Administrazioko sailburuari egina, lan-arloko jurisdikzioan egiten den auzibideko bitartekotzari buruz. (09\10\05\01\0556)


17. Interpelazioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, gizarte-laguntzetako iruzurra kontrolatzeko tresnak zehazteari buruz. (09\10\04\01\0296)


18. Interpelazioa, Miren Josune Gorospe Elezkano Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, Osasun eta Kontsumo Sailak euskarari ematen dion garrantzia eta balorazioari buruz. (09\10\04\01\0297)


19. Galdera, Daniel Maeztu Perez Aralar taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, ingurumen-zona sentikorren katalogoaren inguruan. (09\10\05\01\0545)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan