Berriak Lehendakaritza
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2011-03-25)

2011.eko martxoak 25

 

Gai-zerrenda:
1. Galdera, Estibaliz Hernaez Laviña Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Irudi Molekular eta Funtzionaleko Unitatea Euskadiko IZTBari buruz. (09\10\05\01\0474)
2. Galdera, Oscar Rodríguez Vaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskadiko autogobernua jasotzen duen autonomien estatuaren aurkako ofentsibari buruz. (09\10\05\01\0472)
3. Galdera, Carlos M.ª de Urquijo Valdivielso Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Herrizaingoko sailburuari egina, ustezko espioitza politikoko auzi batean datuak gordetzeagatik Ertzaintzari irekitako ikerketa judizialari buruz. (09\10\05\01\0448)
4. Galdera, Daniel Maeztu Perez Aralar taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, Elorrioko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren inguruan. (09\10\05\01\0465)
5. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 500 kilometrotik egindako kritekei buruz. (09\10\05\01\0469)
6. Interpelazioa, Joseba Egibar Artola Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Sortu alderdi politiko berria legeztatzeari buruz. (09\10\04\01\0262)
7. Interpelazioa, Mikel Arana Etxezarreta Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, euroaren aldeko itunari buruz. (09\10\04\01\0266)
8. Galdera, Mikel Arana Etxezarreta Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskadi transgenikorik gabeko eremu gisa garatzeko 2007an Eusko Legebiltzarrak hartutako erabakia gauzatuko duen araudiari buruz. (09\10\05\01\0471)
9. Interpelazioa, Carlos M.ª de Urquijo Valdivielso Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Herrizaingoko sailburuari egina, miñoiak Ertzaintzaren trafikoko atalean integratzeko aukerari buruz. (09\10\04\01\0255)
10. Interpelazioa, Mikel Martínez Martínez de Lizarduy Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Herrizaingoko sailburuari egina, Herrizaingo Sailak giza baliabideen eta bitarteko materialen antolaketan eta kudeaketan daukan politikari buruz. (09\10\04\01\0263)
11. Interpelazioa, M.ª Mar Blanco Garrido Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Herrizaingoko sailburuari egina, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak biktimek Sortu bizitza politikoan sartzeko onar dezaten Jaurlaritzak egin duen eskaera errefusatzeari buruz. (09\10\04\01\0265)
12. Interpelazioa, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari egina, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak itunpeko ikastetxeetan eta Haurreskolak Partzuergoan izan dezakeen eraginari buruz. (09\10\04\01\0264)
13. Interpelazioa, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari egina, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman ikasten ari diren ikasle etorkinen datuei buruz. (09\10\04\01\0267)
14. Galdera, Juan Antonio Arieta-Araunabeña Ibarzabal Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari egina, 2010ean hasitako babes publikoko etxebizitzei buruzko galderaren erantzunaren filtrazioa gertatu izanari buruz. (09\10\05\01\0475)
15. Galdera, Esther Martínez Fernández Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, Lan Ikuskaritzaren transferentziari buruz. (09\10\05\01\0468)
16. BESTE BATERAKO UTZIAGaldera, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, ahosabaiko arteka duten umeen ortodontzia-tratamenduari buruz. (09\10\05\01\0470)
17. Galdera, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, Uribe Kosta-Butroeko ondare natural eta kulturala babestu beharrari buruz. (09\10\05\01\0449)
18. Galdera, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, "Etorkizuneko NPBrako Espainiaren jarrera" dokumentuaren aurrean Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak dituen irizpideei buruz. (09\10\05\01\0464)
19. Galdera, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak Kulturako sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzak Euskararen Aholku Kontseilurako zirikatzera baino joango ez den kide bat izendatu izanaz. (09\10\05\01\0463)
20. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Kulturako sailburuari egina, Euskadi Irratian Rufi Etxeberriari egindako elkarrizketari buruz. (09\10\05\01\0467)
21. Galdera, Ane Urkiola Alustiza Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Kulturako sailburuari egina, Chillida familiak Chillida-Leku behin betiko itxiko dela iragarri izanari buruz. (09\10\05\01\0473)
22. Galdera, José Luis Garitano Muñoa Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Kulturako sailburuari egina, ikus-entzunezko komunikazioari eta euskarari buruz. (09\10\05\01\0476)
23. Galdera, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak Kulturako sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzak filmak euskaraz ere izan daitezen erabiltzen dituen irizpideei buruz. (09\10\05\01\0477)

Erantsitako fitxategiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)