NIK Patrika Digitala
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Neikerrek "Mikobakterioak etxeko-basoko interfazean Euskadin" jardunaldia antolatu du

2021-11-22

Tuberkulosia da, oraindik ere, abeltzaintzan munduan kezka gehien sortzen dituen gaixotasunetako bat, bai ikuspegi sozioekonomikotik, bai osasun publikoaren ikuspegitik, gaixotasun zoonotikoa baita.

Basoko faunan eta abereetan identifikatutako bakterio tuberkulosoak detektatzea eta basurde, orein eta orkatzaren populazioak Europa osoan gora egitea garrantzi handiko bi faktore dira animalien tuberkulosiaren epidemiologian. Horrez gain, Mycobacterium generoaren barruan, tuberkulosoak ez diren mikobakterioak ere sartzen dira; horietako batzuk patogenoak dira eta interferentziak eragin ditzakete animalien tuberkulosiaren diagnostikoan.

Jardunaldi honetan NEIKERen azken urteetan bi proiekturen esparruan lortu ditugun emaitzak aurkeztuko dizkizuegu: “Baso espezieen zaintza sanitarioa Euskadin (VEPIFAUS)”, Eusko Jaurlaritzak finantzatua, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundien partaidetzarekin, eta “INNOTUB, Animalien tuberkulosia kontrolatzeko tresna berritzaileak ikertu eta garatzeko Pirinioz gaindiko sarea”, EBk finantzatua, Interreg-POCTEFA deialdian, eta EGEFek konfinantzatua.

Proiektu horiek basoko espezieetan dauden mikobakterioak eta horien eta gure inguruko abereen artean sortzen diren interakzioak aztertzen dituzte, eta aukera emango digute gure etxeko-basoko interfazean mikobakterioak transmititzeko arriskua dagoen argitzeko.

Data: 2021eko abenduaren 2a

Ordua: 09:30 – 11:30

Tokia: Webinar (Teams bidez)

IZENA EMATEAK

PROGRAMA

9.30-10.00: Mikobakteriosiak etxeko ganaduan

Joseba Garrido, NEIKEReko Animalia Osasuneko Departamentuko arduraduna

10.00-10.30: Zer mikobakterio ditu Euskadiko basa faunak? Hamarkada bat baino gehiagoko ikerketaren ondorengo aurkikuntzak

Xeider Gerrikagoitia, NEIKEReko Animalia Osasuneko Departamentuko ikertzailea

10.30-11.00: Nola eragiten diote elkarri basa faunak eta behi aziendak Euskadin? Fototranpen bidez erantzunak bilatzen.

Lucia Varela-Castro, NEIKEReko Animalia Osasuneko Departamentuko ikertzailea

11.00-11.30: Tuberkulosiaren diagnostikoan zein bakteriok interferi dezaketen ikertuz

Iker Agirregomoskorta Sevilla, NEIKEReko Animalia Osasuneko Departamentuko ikertzailea

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-11-22

    Era berean, beste elementu batzuekiko interakzioa handitzea oxidazio-prozesu erreaktiboak beste substantzia batzuekin, eta, hala, ahalik eta matxura gehien izatea beharrezkoa ez den mantentze batera.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-11-22

    También interacción con otros elementos aumenten procesos oxidativos-reactivos con otras sustancias y con ello mayor posible número de averías a un mantenimiento no repetido en número necesario.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)