Berriak Osasuna
qrcode

Santa Marina Ospitaleak eta Bilbo-Basurtuko esi-ak batera egiaztatu dute konplexutasun handiko tuberkulosi-unitatea, eta bikaintasun-bereizgarria lortu dute

2023-10-26

 

  • Santa Marina eta Basurtuko ospitaleek (Bilbo-Basurtuko ESIa) partekatzen duten Tuberkulosiaren diziplina anitzeko unitate funtzionalak bikaintasun-irizpidea betetzen duen konplexutasun handiko unitate gisako egiaztapena lortu du, hots, Pneumologia eta Toraxeko Kirurgiako Espainiako Elkarteak (SEPAR) ematen duen bereizgarri gorena.
  • Horri esker, Estatuan bereizgarri horiekin egiaztatutako 12 tuberkulosi-unitateetako bat da.
  • Egiaztapen hori emateko, parametro batzuk hartzen dira kontuan, haien artean: asistentzia-jarduera, irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera eta kudeaketa- eta kalitate-irizpideak.
  • Osakidetzako bi erakunde horien arteko lankidetza funtsezkoa izan da egiaztapen hori lortzeko.

 

Bilbo, 2023ko abuztua. Erresistentziak dituen edo maneiatzen zaila den tuberkulosia duten pazienteak ospitaleratzeko Bizkaiko erreferentziazko zentroa den Santa Marina Ospitaleko eta Bilbo-Basurtuko ESIko Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko tuberkulosiaren diziplina anitzeko unitate funtzionalak (Pneumologiako, Mikrobiologiako, Gaixotasun Infekziosoetako eta Pediatriako zerbitzuez osatuta dagoenak) bereizgarri gorena lortu du SEPAR elkarteak ematen duen egiaztapen nazionalean.

 

Konplexutasunaren arabera dauden sei egiaztapen-mailetatik, Unitate horrek bereizgarri gorena lortu du: bikaintasun-irizpidea betetzen duen konplexutasun handiko unitate gisako egiaztapena.

 

Bereizgarri hori zenbait baldintza betez lortu da. Baldintza horiek honako hauek baloratzen dituzte, kudeaketa- eta kalitate-irizpideen arabera: urteko jarduera klinikoa, baliabide teknikoak eta giza baliabideak, Osakidetzako baliabide soziosanitario eta epidemiologikoekiko koordinazioa, kontaktuen azterketa egiteko gaitasuna, mikobakterioen laborategiko teknika espezifikoen bidezko trebakuntza, eta unitatea osatzen duten pertsonen irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera (toki-mailan eta estatu-mailan). Hori dela eta, bi zentroetako pneumologo eta Unitateko arduradun Sarai Quirosen hitzetan, “Unitatea osatzen duten langileek eta bi ospitaleetako zerbitzuetako gainerako osasun-profesionalek azken urteetan egindako lanaren eta ahaleginaren aitorpena” da bereizgarria.

 

Asistentzia-, irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera

Asistentziaren eremuan, Tuberkulosiaren Unitate Funtzionala kasuak kudeatzeko erizain batek, lau pneumologok, bi pediatrak eta mikrobiologo batek osatzen dute, eta honako ezaugarri hauek ditu: infekzio eta gaixotasun tuberkulosoaren Bizkaiko kasu kopururik handiena artatzen du, eta tuberkulosi aktiboaren kasuen arnas isolamendurako dagoen ospitalizazio-unitate espezifiko bakarra du, presio negatiboko 5 oherekin. Gainera, Tuberkulosiaren Unitate Funtzionalak hainbat proiektu berritzaile jarri ditu abian:

 

  • Irakaskuntza-ikuspegitik, tuberkulosiari buruzko urteko prestakuntza-jardunaldi egiaztatuak.

 

  • Gainera, Unitatea osatzen duten pertsona batzuek tuberkulosiaren eta tuberkulosoak ez diren mikobakterioen esparruko ikerketa-proiektuak zuzentzen dituzte eta horietan parte hartzen dute estatu-mailan, eta lehen mailako inpaktuko argitalpenetako artikuluen egileak dira. Horrez gain, Estatuko eta nazioarteko hainbat elkarte zientifikotako kideak dira eta haiekin lankidetzan aritzen dira, irakasle eta txostengile gisa, hala nola SEPARekin, Gaixotasun Infekziosoen eta Mikrobiologia Klinikoaren Sozietatearekin (SEIMC), Infektologia Pediatrikoaren Espainiako Sozietatearekin (SEIP) edo Europako TBnet taldearekin. Gainera, gaur egun lankidetzan ari dira Farmakoekiko Erresistentzia duen Tuberkulosiaren Gida Nazionalak berrikusten eta egiten, Osasun Ministerioarekin egindako hitzarmen baten bidez.

 

  • “Francisco Javier Garrós jn.” eta “Begoña Toja and.” sariak sortzea. Sari horiek Santa Marina Ospitalean tuberkulosiaren arloan ibilbide osoa egin zuten mediku pneumologoaren eta erizainaren izenak hartu dituzte, eta, ikerketa sustatzeko helburuarekin, tuberkulosiaren arloan egindako komunikazio medikorik eta erizaintza-komunikaziorik onenak sarituko dituzte urtero, hurrenez hurren.

 

 

 

Gakoa, sarean lan egitea

 

Bestalde, azpimarratu beharra dago oso garrantzitsua izan dela sarean lan egitea bi erakundeen artean sinergiak sustatzeko. Sinergia horiei esker, emaitzak handitu egin dira, eta adierazitako egiaztapena lortu da. Santa Marina Ospitalea – Basurtuko Unibertsitate Ospitalea Tuberkulosiaren diziplina anitzeko unitate funtzional bateratua sortu izanari esker, baliabideak batu eta egiaztapen-mailarik handiena lortu ahal izan da.

 

Santa Marina Ospitalea – Basurtuko Unibertsitate Ospitalea Tuberkulosiaren Unitate Funtzional bateratua 2023ko lehen seihilekoan sortu zen, bi ospitaleen arteko aliantza bat egiteko, alderdi guztiak barnean hartuta. Beraz, pneumologoez gain, Pediatriako eta Infekziosoen Mikrobiologiako zerbitzuetako medikuak ere biltzen ditu.

 

Osakidetzan egiaztatutako tuberkulosi-unitateak

 

Gaur egun, bikaintasun-irizpidea betetzen duten konplexutasun handiko tuberkulosirako 3 unitate espezializatu ditu Osakidetzak:

 

  • Galdakaoko Unibertsitate Ospitalea
  • Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea
  • Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko eta Santa Marina Ospitaleko Unitate bateratua
2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @santamarinaospi
    2023-10-26

    Comentario de Twitter:
    @santamarinaospi -k eta @OSIBilbaoBasurt -k batera egiaztatu dute konplexutasun handiko tuberkulosi-unitatea, eta bikaintasun-bereizgarria lortu dute.

    Oso garrantzitsua izan da sarean lan egitea adierazitako egiaztapena lortzeko.
    @osakidetzaEJGV

    https://t.co/8SqYCczzWB

  • Argazkia SN Robot
    @santamarinaospi
    2023-10-26

    Comentario de Twitter:
    @santamarinaospi y @OSIBilbaoBasurt acreditan de forma conjunta su "Unidad de tuberculosis de alta complejidad" con el distintivo de #excelencia.
    El trabajo en red ha sido clave y ha culminado con el logro de esta acreditación.
    @osakidetzaEJGV

    https://t.co/GO80pqSp02

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak