Ohar informatiboa: Eibar
Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.
ZEINEK?
EIBARko bizilagunak, 13 eta 40 urte bitartekoak.
ZER EGIN BEHAR DUTE?
Proba egiteko, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA (azaroak 06, 09:00etatik aurrera), telefono honetara deituz:
943 03 26 44
LEKUA ETA ORDUTEGIA
PCR probak ateratzeko azpiegitura Eibarko Eibar Ospitalean jarriko da azaroaren 9tik (astelehena) azaroaren 13ra arte (ostirala). PCRak honako ordutegi honetan egingo dira:
Astelehenetik ostiralera: 15:00-19:00
*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.
Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko.