Berriak Osasuna

Ohar informatiboa: Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga

2020-11-25

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

ZEINEK?

ARETXABALETAko, ESKORIATZAko eta LEINTZ GATZAGAko bizilagunak, 13 eta 40 urte bitartekoak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Proba egiteko, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA,(azaroak 25 asteazkena, 16:00tik aurrera) telefono honetara deituz:

ARETXABALETAko osasun zentroa: 943 71 19 59

ESKORIATZAko osasun zentroa: 943 71 44 52

Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

 

LEKUA ETA ORDUTEGIA

PCR probak ateratzeko azpiegitura ARETXABALETAko osasun zentroaren ondoko BASOTXO eraikinean jarriko da, azaroaren 26tik 27ra.

PCRak honako ordutegian egingo dira: 15:30tik - 20:00tara.

PCR lagina hartu nahi duten udalerriko ikastetxeetako IKASLEEK EZ DUTE HITZORDUA ESKATU BEHAR, hitzordua ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin antolatuko baita.

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Ez zaie adierazpenik emango komunikabideei.

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko.

 

Donostia, 2020 azaroak 25a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan