Berriak Osasuna

Ohar informatiboa: Ermua eta Mallabia

2020.eko urriak 23

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

ZEINEK?

ERMUA eta MALLABIAKO herritarrak, 13 eta 40 urte bitartekoak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

PCR probak ateratzeko azpiegitura Ermuako Arizmendi pilotalekuan jarriko da, astelehenetik, urriak 26, ostegunera (beharrezkoa balitz), urriak 29ra arte. PCRak honako ordutegian egingo dira:

Astelehen, astearte eta asteazkenean: 13:00-20:00

Ostegunean (beharrezkoa balitz): 13:00-20:00

 

Horretarako, ALDEZ AURRETIK ESKATU BEHAR DA HITZORDUA telefonoz deituta:

 943 03 26 44

Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

 

Hitzorduak ematen bihartik, larunbata, 09:00etatik aurrera hasiko dira.

 

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Hedabideei astelehenean, urriak 26, 13:30ean erantzungo zaie.

 

SCREENINGA DELA ETA EGINDAKO PCR PROBARI BURUZKO

INFORMAZIOA PAZIENTEENTZAT

Koronabiruserako PCRaren lagina hartu ondoren, honako hau egin beharko duzu:

  • PCRaren emaitza jakin arte, komenigarria da gizarte-harremaneko jarduerarik ez egitea, eta maskara erabiltzeari eta segurtasun-distantzia mantentzeari arreta jartzea.
  • Egindako probaren emaitzak 72 ordutik beherako epean jasoko dituzu, SMS bidez, positiboa zein negatiboa izan (horretarako, zita ematean, telefono mugikorraren zenbakia utzi behar duzu).

 

Positiboa bada, telefonoz ere deituko zaizu.

  • PCRa egiteko 72 orduko epea igarota emaitzarik jasotzen ez baduzu, zure osasun zentroko telefonora deitu beharko duzu.

 

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko esta osasun-zentroa deitzeko.

 

 

Donostia, 2020 urriaren 23a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan