Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Kontsumo arduratsu baterantz

2011.eko martxoak 15

Gaur, martxoak 15, Kontsumoaren Nazioarteko Eguna 2011 ospatzen da

Administrazioaren zein herritarron papera sendotzearen alde azaldu da kontsumo zuzendaria, hartara kontsumo seguru, zentzuzko eta iraunkor bat bermatu dadin. 2010 urtean 84.846 produktu erretiratu ziren merkatutik, gehienak kimikoak dira, elektrikoak, haurtzaintzarekin lotuak eta jostailuak.

"Kontsumo arduratsua, aldarrikatu bai, baina batez ere egunero egin beharreko zerbait" dela esan du gaur Ana Colliak, Kontsumo zuzendariak.  Kontsumoaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Colliak Bilbon inauguratu diren jardunaldien buru izan da. Bertan, Rosa Regás idazleak hitzaldi bat eskeini du, "Seguratsun erantzukizuna kontsumo ekintzetan" izenburupean.

Bilboko Itsasadarra Itsas Muesoan egindako ekitaldian, Kontsumo zuzendariak hauxe azpimarratu du: "aro berri bati aurre egiten ari gatzaizkio, non orain arte erabilitako tresnak zaharkituta gelditu zaizkigun; erantzun berriak behar ditugu bera, lanabes berriak, estrategia berriak, oldartu beharreko erronkari behar bezala aurre egiteko. Ez baita bidezkoa bizi garen mundu honetan, gutxi batzuek behar baino askozaz gehiago kontsumitu bitartean, gehiengo zabal batek oinarrizko beharrak asetzeko beste ere ez edukitzea".

Bere aburuz, zentzuzko kontsumo era honen aldeko apustu garbia egiten dihardu EAEko Administrazioak. Eta bide horretatik jarraituko duela gaineratu du, ahaleginak bizkortuz, bereziki Kontsumobide, Kontsumorako Euskal Institutua aurten abian jarriz, hezkuntza eta heziketa indartzeko.

Hala eta ere, Colliaren iritziz “ez da hori nahikoa”; aldi berean behar-beharrezkoa bait deritzo “kontsumitzaileok geure ekintzen erantzukizuna hartzeari. Jarrera kritiko bat hartuta produktu bat erosi edota zerbitzu bat kontratatzen dugun bakoitzean; erositako hori inoren eskubideak urratu gabe egin dela ziurtatuz; gure eguneroko jardunak ingurumenarengan duen eragina ahalik eta gehien arinduz. Bestela esanda: zentzunez kontsumituz”, adierazi du Collia-k.

Produktu arriskutsuen erakusketa

Gaurko jardunaldian, kontsumitzaileentzat kaltegarri gerta zitezkeela-eta alertapean eta merkaturik kendu diren produktuek osatutako erakusketa ikusi ahal izan da.

Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo zuzendaritzaren datuen arabera, 2010 urtean 84.846 ale erretiratu ziren, 85 produktu mota ezberdinetan sailkatuta. Hau guztia, aipatu zuzendaritzaren alerta-sarearen eta ikuskaritza-kanpainen ondorioz.

Merkatutik baztertutako produktuotatik, gehienak kimikoak dira (80181 ale); elektrikoak (1846); haurtzaintzarekin lotuak (1182); eta jolasak eta jostailuak (756). Gainerantzekoa (881) honelaxe banatuta dago: apaingarriak; kirol eta aisialdirako tresneria; elektrogailuak; ehun-gaiak; oinetakoak; eta osagarriak eta eskolarako materiala.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Collía, Kontsumo zuzendaria