qrcode

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza publiko gizatiarrago, hurbilago eta parte-hartzaileago baten alde egiten du

2025-10-22

Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako duen erronketako bat da administrazio arinagoa, modernoagoa eta digitalagoa bultzatzea, teknologia pertsonen zerbitzura jarriko duena. Ildo horretan, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak, V. Smart City Biltzarrean parte hartzean, azpimarratu du "berrikuntza publiko gizatiarrago, hurbilago eta parte-hartzaileago baten alde egiten du gobernu honek".

Ubarretxena sailburuak nabarmendu duenez, "digitalizazioa, datuak edo adimen artifizialari buruz hitz egiten dugunean, ez gara teknologiaz bakarrik ari, pertsonei buruz ere ari gara. Horregatik, entzun, ulertu eta pertsonei egokituko zaien administrazioa izan behar dugu. Digitalizazioa ez da horma bat, zubi bat baizik. Hori da Euskadiren konpromisoa: lurralde adimendunak eraikitzea, bai, baina, batez ere, giza lurralde parte-hartzaile eta inklusiboak».

Etorkizuneko administraziorako prestatutako pertsonak

Era berean, sailburuak balioa eman dio Eusko Jaurlaritzak AAren erabileran duen lidergoari, erakundeak modernizatzeko tresna gisa; izan ere, enplegatuei prestakuntza ematen ari zaie AAren erabilera praktikoa egiteko zeregin administratibo eta teknikoetarako, zeregin errepikakorrei eskainitako denbora murrizteko eta izapidetzean eta herritarrentzako arretan arintasuna handitzeko.

Produktibitatea eta efizientzia hobetzeaz gain, ekimen honek erreferente bihurtzen du Euskadi AA sortzailea etikoki eta segurtasunez onartzeko Europan, pribatutasun-, gobernantza- eta jasangarritasun-estandar handiekin.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @gobernantzaEJGV
    2025-10-22

    Comentario de X:
    🌐 El Gobierno Vasco apuesta por una innovación pública más humana, cercana y participativa.

    🗣️ La consejera Maria Ubarretxena ha participado en el Congreso Smart City.

    https://t.co/GQ15EBnM0x https://t.co/nSsc64sgLL

  • Argazkia SN Robot
    @gobernantzaEJGV
    2025-10-22

    Comentario de X:
    🌐 Eusko Jaurlaritzak berrikuntza publiko gizatiarrago, hurbilago eta parte-hartzaileago baten alde egiten du.

    🗣️ Maria Ubarretxena sailburuak Smart City Biltzarrean parte hartu du gaur.

    https://t.co/komApYbVIG https://t.co/j7cRsoAD7Y

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak