
Kontsumobidek modu arrazionalean kontsumitzea aholkatzen du Black Friday honetan
-
Kontsumobidek Black Friday kanpaina aurkeztuko du gaur, "Erostean, ez saldu zure burua" lelopean
- Helburua da kontsumitzaileak sentsibilizatzea "deskontuak modu arrazionalean aprobetxa ditzaten"
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Kontsumobideren bitartez, Black Friday kanpaina aurkeztu du gaur, Euskadiko kontsumitzaileak kontzientziatzeko deskontu komertzialak modu arrazional eta arduratsuan aprobetxatzeko hartu behar dituzten neurriez.
"Erostean, ez saldu zure burua" lelopean, kanpainaren helburua da erosketaren benetako beharrari buruz hausnartzea, eta edozein produktu erosi aurretik prezioak alderatzea. Kontsumobidek gogorarazten du egun hauetan ugaritu egiten direla sustapen oldarkorrak eta denboran mugatutako eskaintzak. Kasu hauetan, erosketa inpultsiboak egiteko arriskua areagotzen da.
Gauzak horrela, Kontsumobidek aholku argia helarazi nahi du; "Black Friday-a merkeago erosteko aukera ona izan daiteke, baina baita arduragabekerian erortzen den une bat ere. Horregatik, kontsumitu bai, baina modu arrazionalean".
Kanpaina telebistan, irratian, prentsan, kanpoaldeko euskarrietan eta hedabide digitaletan zabalduko da, Black Friday egunaren aurreko astean. Epe horretan, Kontsumobidek aholku praktikoak emango ditu kontsumitzaileen bermeen, itzulketen eta eskubideen inguruan. Kontsumoko Euskal Institutuak gogorarazten du, edozein zalantza edo gorabeheraren aurrean, herritarrek kontsultak egin ditzaketela, bai aurrez aurre bere bulegoetan edota online www.kontsumobide.eus webgunean.
Ekintza horien bidez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak kontsumitzaileen eskubideak babesteko eta erosketa-ohitura arduratsu eta iraunkorrak sustatzeko konpromisoa berresten du.
-
2025-11-20
Comentario de X:
💥 Lanzamos la campaña de #BlackFriday “Cuando compres, no te vendas” para recordar la importancia de consumir de forma racional ante los descuentos.Lee la noticia completa aquí 👇🏼 https://t.co/EZbBN2Q0AL
-
2025-11-20
Comentario de X:
💥"Erostean, ez saldu zure burua" #BlackFriday -aren kanpaina aurkeztu dugu, beherapenetan modu arrazionalean kontsumitzeak duen garrantzia gogorarazteko.Irakurri albiste osoa hemen 👇🏼 https://t.co/tHAJOixzkY





