NIK Patrika Digitala
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 670.000 euro onartu ditu liburutegien funtsak berritzen laguntzeko (Gobernu Bilera 2017-06-20)

2017-06-20

Guztira, 50.000 euro bideratuko dira berriki sortu diren liburutegiek funtsak eros ditzaten

Eusko Jaurlaritzak 670.000 euroko kontu-sail bat onartu du euskal liburutegien funtsen erosketa diruz laguntzeko. Laguntza honen helburua Irakurketa Publikoko Sarea erabiltzen duten hiritarren beharrei erantzutea da. 

Ekimen honek bat egiten du urriaren 26ko Euskadiko liburutegien 11/2007 Legean aipatzen denarekin. Honen arabera, Eusko Jaurlaritzako kultura arloan eskumena duen sailak urtero bideratu behar du aurrekontu bat liburu-funtsen erosketa diruz laguntzeko. Horrez gain, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak zehazten du honen eskumena dela Liburutegien Zerbitzua garatzea eta Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalari dagozkion funtzioak betetzea.

Diru-laguntza hauek bi motatakoak dira: 

  • Berriki sortutako liburutegietara bideratutako diru-laguntzak, funtsak eros ditzaten. 50.000 euro inbertituko dira.
  • Aldez aurretik dauden liburutegientzako diru-laguntzak, beren funtsak berritu ditzaten. 620.000 euro bideratuko dira.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak bere egiten du liburutegien funtsak elikatzeko ardura, Euskadiko Irakurketa Publiko Sarearekin batera, beti ere erabiltzaileen beharrei erantzuteko. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak funtsak erosteko inbertsioak mantendu ditu azken urteotan eta horri gehitu dio e-Liburutegiko funtsak erosten inbertiturikoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko