Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

Gobernu Kontseiluak 2023an Euskadiko liburutegietako funtsak berritu eta/edo handitzeko milioi bateko dirulaguntzen deialdia onartu du (Gobernu Bilera 2023-7-4)

2023-07-04

Gobernu Kontseiluak Euskadiko liburutegietako funtsak hornitzeko eta/edo berritzeko urteko deialdia onartu du. Guztira, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak milioi bat euro bideratuko ditu helburu horretarako. 

Zenbateko osoa honela banatuko da:

  • 15.000 euro, gehienez, liburutegi sortu berriek funts-sortak eskuratu ditzaten.
  • 30.000 euro, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren euskal liburutegietako funtsak hornitzeko.
  • 955.000 euro, lehendik dauden liburutegiek liburu-funtsak berritu ditzaten.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, liburutegi publikoen titular direnek, toki-erakunde eskudunek, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko udal liburutegi publikoen arloan eginkizunak esleituta dituzten udal erakundeek ere, baldin eta haien liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak badira, agindu honetan funtsak hornitzeko eta/edo berritzeko ezarritako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegien titular diren eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren pertsona juridiko pribatuek ere jaso ahal izango dituzte laguntzak.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Dirulaguntzak biztanleria-irizpidearen arabera banatuko dira.

2022eko deialdian, guztira, 187 udalek edo erakundek jaso zituzten liburutegiko funtsak berritzeko dirulaguntzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko