Berriak
Eu

Nahiko programaren ikasturte berria hasi da

2010.eko irailak 21

Nahiko programaren ikasturte berria irekitzen duen mintegia hasi da. Aurten 28 ikastetxek parte hartuko dute. Guztira, mila ikasle inguruk.

Emakundeko zuzendariak, eta María Antonia Ozcarizek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko sailburuordeak, hasiera eman diote mintegiari eta bertan programan parte hartuko duten ikastetxeetako irakasleak izan dira. Honekin batera, Marina Subirats, Bartzelonako Unibertsitateko Soziologia katedratikoak hitzaldia eskaini du eskolan indarkeria saihesteko moduei buruz.

Ikasturte honetan, Berdintasuna, Errespetua eta Indarkeriarik eza lortzeko Nahiko Hezkidetza Programaren fase berriari hasiera emango zaio. Programa hau Emakundek garatu eta martxan jarri du, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailan, 2003-2007 urte bitartean, 29 ikastetxetan eta lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailan 2007-2010 ikasturteetan, 11 ikastetxetan. Orain, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan lantzen eta ezartzen hasiko da 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetan.

Programa honen oinarrian giza eskubideak daude, bereziki, eguneroko bizitzarekin lotuta, eta ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia. Nahiko Programaren fase berriaren funtsezko elementuak, alde batetik, irakasleak prestatzeko mintegiak eta ikastetxearen esperientzia aztertzea eta jarraitzea izango dira.

Bestalde, sei unitate didaktiko diseinatu dira, hiru, maila eta ikasturte bakoitzeko, hiruhileko bana. Unitate bakoitzak irakaslearentzako gida, gelan lantzeko materiala eta ikasleentzako zein familientzako koadernoak izango ditu. Azkenik, Emakundek prestatu eta ikastetxetik kanpoko pertsonek burututako saio bereziak egingo dira ikasleekin eta familiekin. Ikasturte honetan 28 ikastetxek eta mila ikasle inguruk hartuko dute parte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • ,aría Silvestre, Emakundeko zuzendaria; eta María Antonia Ozcariz, Hezkuntza Saileko sailburo ordea