Lehen hezkuntzako 2.500 ikasle baino gehiagok hartuko du parte Nahiko hezkidetza programan 2015-2017 arteko ikasturteetan
Emakundek Berdintasuna, Errespetua eta Indarkeriarik eza lortzeko Nahiko Hezkidetza Programaren Jardunaldi Orokorra aurkeztu du gaur. 2015-2017 tarteko ikasturteetan 32 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 2.569 neska mutilek parte hartuko dute programan. Mintegian programaren metodologia eta edukiak aurkezteaz gain, Amelia Barquín irakasleak honako hitzaldia eskaini du: "Hezkidetza: gure ikasleek nortasun libreagoa garatzeko hezteko modua".
Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, eta Hezkuntza sailburuordeak, Arantza Aurrekoetxeak hasiera eman diote Lakuako Eusko Jaurlaritzako egoitzaren areto nagusian ospatu den Nahiko hezkidetza programaren 2013-2015 Jardunaldi Orokorrari. 32 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 2.569 neska mutilek parte hartuko dute programan bi ikasturte hauetan (783 Lehen zikloan, 862 Bigarren zikloan eta 924 Hirugarren zikloan). Hauetako ikastetxe gehienek Nahikon parte hartzeko eskaera Hezkuntza Sailak Hezkidetzarako eta hezkuntza sisteman genero indarkeria prebenitzeko Plan Zuzendariaren barruan egindako deialdiaren bitartez egin dute. Nahiko programa 2003tik Lehen Hezkuntzako maila guztietan probatu da, 152 ikastetxetan eta 9.000 ikasle ingururekin (zifra honen barne daude 2015-2017 ikasturtekoak).
Programa honen oinarrian giza eskubideak daude, bereziki, eguneroko bizitzarekin lotuta, eta ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia. Helburu nagusia neska eta mutilen ahalmenak modu integralean garatu ditzaten lortzea da, beraien sexua alde batera utzita, eta neska eta mutilen gaitasunei balioa emanez.
Ostiraleko jardunaldian, Amelia Barquín irakasleak honako hitzaldia eskaini du: "Hezkidetza: gure ikasleek nortasun libreagoa garatzeko hezteko modua", eta ondoren, Nahiko programaren koordinatzaileak, Fernando Oregik, programaren aurrekariak, edukiak eta metodologia aurkeztu dizkie bertaratuko diren irakasleei. Metodologia hiru unitate didaktikok osatzen dute, eta hauetan ipuinak, jolasak eta koadernoak daude. Horretarako aurreko urtetan Nahiko programan ibilitako hiru ikastetxetako ordezkariak izan ditu lagun: Lekeitioko Eskola Publikoa, Andra Mari Zornotzako ikastola y Ermuko San Pelayo Ikastetxea.
-
2015-09-28
Comentario de Twitter:
Más de 2.500 niñas y niños de Primaria participarán en el programa coeducativo Nahiko en el periodo 2015-2017 http://t.co/hpF6i75J5G -
2015-09-28
Comentario de Twitter:
Lehen hezkuntzako 2.500 ikasle baino gehiagok hartuko du parte Nahiko hezkidetza programan 2015-2017 arteko ikas... http://t.co/VKoksNvjuy