NIK Patrika Digitala
Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Euskadik Europako batez bestekoa gainditzen du Natura 2000 Sareko eremu babestuei dagokienez

2016-01-08
  • Ana Oregi: «Euskadin dauden Natura 2000 Sareko 60 guneei esker, egoera onean kontserbatzen dira habitat eta espezieak eta gizarte osoari egiten zaio onura»
  • 1.500 kilometro karratu, Europako guztizkoaren % 0,22

 

Euskal Autonomia Erkidegoak Europako batez bestekoa gainditzen du Natura 2000 Sareko espazioak izendatzeari eta kontserbatzeari dagokionez: euskal lurraldearen % 20,5 sartzen da Europako babes-figura horretan; Europa mailako batez bestekoa, ordea, % 18,4 da. Euskadik 60 espazio gehitu ditu sarean, 1.500 kilometro karratuko azalerarekin –Europako guztizkoaren % 0,22–; Europar Batasunak, berriz, balio ekologiko handiko 27.384 naturagune ditu, 1,1 milioi kilometro karratuko hedaduran. 

 

Natura 2000 Sarea da Europar Batasunaren apustu nagusia biodibertsitatea babestu eta hobetzeko. Europa osoan 27.834 espazio daude sare barruan: besteak beste, habitatak eta espezieak kontserbatzeko Batasunarentzat Garrantzizko Leku delakoak (BGL); Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (BBE).

 

«Natura babesteko eta hobetzeko egiten dugun ekarpena dira Euskadik Natura 2000 Sarean dituen 60 guneak; izan ere, haiei esker, egoera onean kontserbatzen dira habitat eta espezieak, eta gizarte osoari egiten zaio onura» adierazi du Ana Oregik.

 

Euskadin, Natura 2000 Sareko jardunbide egokiei esker, mendi-larreetako abeltzaintza estentsiboak balio ekologiko handiko ekosistemei eustea lortu du, baita Valderejon natura-turismoa goratzea, Urdaibai naturaren babesaren eta jarduera ekonomikoaren arteko orekaren eredugarri izatea, eta Fagus-Alkiza Hernio-Gazumeko Interpretazio Zentroa ingurumen-hezkuntzaren arloan erabat baliagarria izatea ere.

 

«Euskadiko Natura Sarean hartutako ondarea gure nortasunaren parte da eta gure gurasoek utzitako baldintza berberetan utzi behar diegu geuk ere gure ondorengoei. Europako erkidegoak bere egin du biodibertsitatearen galera geldiarazteko eta klima-aldaketa aurkatzeko erronka. Bai gure ongizatea bai etorkizuneko belaunaldiena, biak ala biak ekosistema osasuntsuak babestearen eta hobetzearen mende daude: uholdeak erregulatzen lagunduko duten ekosistemak lortu behar dira, berotegi-efektuko gasak xurgatuko dituztenak eta muturreko gertaera meteorologikoetatik babestuko gaituztenak.

 

Europako Batzordeak Naturaren Egoerari buruz argitaratutako azken txostenak zera nabarmentzen du: Batasunean, Habitaten Zuzentarauak babestutako espezieen ia laurdenak (% 23) kontserbazio-egoera onean daude. Hala ere, erdiak baino gehiago (% 60) egoera kaskarrean daude. Horietatik, % 42ren egoera kaskar-desegokitzat jotzen da eta % 18rena kaskar-txartzat. Europar Batasunaren 28 estatuak hartuz gero aintzat, ebaluatutako habitaten % 16 besterik ez dago kontserbazio egoera onean. Portzentaje baxu horrek arrazoi bat baino gehiago ditu ziur aski –besteren artean, espezieak babesteko neurrien tradizioa finkatuago dago eta espezieak lehengoratzeko erantzun-epeak motzagoak dira–; litekeena da, halaber, habitata kontserbatzearen konplexutasun berebizikoak zerikusia izatea. Habitaten gehiengo nabarmena egoera kaskarrean dago: % 47ren egoera kaskar-desegokitzat eta % 30en egoera kaskar-txartzat jo dira.

  

Euskadin animalia ornodunen ia 400 espezie bizi dira, ornogabeen 815 espezie eta 3.000tik gora landare-espezie. Gure ornodunen artean, 43 espezie mehatxatu daude (13 galzorian) eta mehatxupean daude landare baskularren 136 espezie ere (58 galzoriko espezieak dira). Galzoriko espezieen artean honako hauek dira aipagarrienak: hegoaldeko igela; Bonelli arranoa, ugatza, miru gorria; ibai-karramarro arrunta; iratze zuhaizkara; burruntzia; baso-saguzarra, igaraba arrunta, bisoi europarra; lanproia; mitxoleta morea, katu-hanka, harkaitzeko geranioa, igebelar zuria eta basolibondoa. Espezie ugari habitat naturalak hondatu direlako daude gainbeheran.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko baldintza orografikoek, industriaren garapenak eta biztanle eredu sakabanatuak ondorio larriak eragin dituzte zenbait gunetako ingurune naturalaren kontserbazioan. Natura 2000 Sarea giltzarri da ekosistema-zerbitzu sorta zabal baten hornidura eta zaintza ziurtatzeko, haien gainean bermatu dadin gure oparotasun ekonomikoa eta ongizatea.

 

Euskadiko Natura 2000 Sareko guneak karbono-biltegi garrantzitsuak dira, bai eta tresna eraginkorra klima-aldaketaren eraginak arintzeko ere, atmosferako karbonoa xurgatzeko gai direnez. Orobat, baliabide hidrikoak erregulatzen dituzte eta gizakiek kontsumitzeko kalitateko ura ematen dute, edozein arazketa-sistema artifizialek baino merkeago eman ere; hondamendi naturalen eraginak arintzen dituzte, uholde, lehorte nahiz suteen kalteraginak eragotziz eta konponketa-gastuak murriztuz; uztei fruitua emarazten dieten basoko polinizatzaileen etxe dira; eta aisialdiaren nahiz naturako turismoaren baliabide nagusi diren paisaiak babesten ditu.

9 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @IngurumenEJGV
    2016-01-11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [BIODIBERTSITATEA] Euskadik Europako batez bestekoa gainditzen du #Natura2000 Sareko eremu babestuei dagokienez ➡ https://t.co

  • Argazkia SN Robot
    @Euskatur
    2016-01-10

    Comentario de Twitter:
    Euskadi supera a la media europea en espacios protegidos dentro de la #RedNatura2000 ➡ https://t.co/38sDW6w7sy

  • Argazkia SN Robot
    @mundakahostel
    2016-01-09

    Comentario de Twitter:
    Euskadi supera a la media europea en espacios protegidos dentro de la #RedNatura2000 ➡ https://t.co/3mLF7FjOn3 https://t.co/xXdhDXYiLc

  • Argazkia SN Robot
    @mikel_uriguen
    2016-01-09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [BIODIVERSIDAD] El País Vasco supera a la media europea en espacios protegidos dentro de la #RedNatura2000 ➡ https://t.co/dlnu

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2016-01-08

    Comentario de Twitter:
    [BIODIBERTSITATEA] Euskadik Europako batez bestekoa gainditzen du #Natura2000 Sareko eremu babestuei dagokienez ➡ https://t.co/QM3eKPdsME

  • Argazkia SN Robot
    @DJacomeNorato
    2016-01-08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [BIODIBERTSITATEA] Euskadik Europako batez bestekoa gainditzen du #Natura2000 Sareko eremu babestuei dagokienez ➡ https://t.co

  • Argazkia SN Robot
    @BridgetGosi
    2016-01-08

    Comentario de Twitter:
    El País Vasco supera la media europea de espacios protegidos dentro de Red Natura 2000 https://t.co/FuodvWUQPP

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2016-01-08

    Comentario de Twitter:
    [BIODIVERSIDAD] El País Vasco supera a la media europea en espacios protegidos dentro de la #RedNatura2000 ➡ https://t.co/dlnu6kjJNt

  • Argazkia SN Robot
    @PNV_Indautxu
    2016-01-08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [BIODIVERSIDAD] El País Vasco supera a la media europea en espacios protegidos dentro de la #RedNatura2000 ➡ https://t.co/dlnu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)