Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadik eta Flandriak biodibertsitateko eta Natura 2000 Sareko estrategiak ezagutaraziko dizkiote elkarri

2016.eko apirilak 22
  • Flandriako gobernu-ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du, Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin jardunbide egokiak partekatzeko
  • Bilerak Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Madariaga dorretxean eta Ihoben egingo dira

 

Euskadik eta Flandriak biodibertsitateko eta Natura 2000 Sareko estrategiak ezagutarazi dizkiote elkarri, Belgikako eskualdeko ordezkaritzak Euskadin egingo duen bisitaldian.  Bi eskualdeek hizpide izango dituzte biodibertsitatearen arloan aurre egin beharreko erronkak. Erronka horiek nazioarteko lankidetza eskatzen dute. «Eusko Jaurlaritzaren iritzian, Europako beste eskualde batzuekin lankidetzan jardunez gero, Flandriarekin, Galesekin, Bavariarekin edo Rhône-Alpeekin kasu, portaera eredugarria izan dezakegu, hartu beharreko konpromiso politikoei dagokienez. Etorkizuneko belaunaldiei mundu hobea uzteko zeregin garrantzitsua betetzeko prest gaude», adierazi du Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik.

 

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko biodibertsitate-estrategia azaldu die Flandriako gobernuko ordezkariei; estrategia horretan, Natura 2000 Sarea da bitarteko nagusia, gure herrialdean biodibertsitate-galera gerarazteko.

 

Euskadik 60 eremu ditu Europako sare horretan; 1.500 kilometro koadro (Europaren % 0,22). EAEk Europako batez bestekoa gainditzen du Natura 2000 Sareko espazioak izendatzeari dagokionez: euskal lurraldearen % 20,5 baino gehiago dago Europako babes-figura horren barnean; Europa mailako batez bestekoa, ordea, % 18 da. Espazio babestuen ehunekoa % 23 da, bestelako babes-figurak kontuan hartuz gero; esaterako, Deba-Zumaiako eta Meatzaldeko biotopoak eta Urdaibai Biosfera Erreserba.

 

Natura 2000 Sareak garrantzi handia izan du Euskadiko eremu babestuak izendatzeko politikan. Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Legeak natura eta natura-baliabideak kontserbatzeko araubide juridikoa ezarri zuen narriadura-arrazoiei aurre egiteko; gure lurraldearen % 10 babespean geratu zen. Egun, biodibertsitatearen kontserbazioan Europarekin lerrokatuta gaude Natura 2000 Sarearen bitartez, eta gure azaleraren % 20,5 dago babespean.

 

Euskadik Natura 2000 Sarea kudeatzen izandako esperientzia ezagutzeaz gain, Flandriako ordezkaritzak, Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Sailburuorde Iosu Madariaga ta Ingurumen Plangintzako zuzendari Alexander Botok gidatuta, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Madariaga dorretxea bisitatu du, baita Ihoberen egoitza ere, bilerak bi horietan egin direnez.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Torremadariaga
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadi and Flanders share their strategy on biodiversity and the Natura 2000 Network https://t.co/ls54R9fXjJ

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadi and Flanders share their strategy on biodiversity and the Natura 2000 Network https://t.co/HY1Ho4PLou

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi y Flandes comparten su estrategia sobre biodiversidad y Red Natura 2000 ➡ https://t.co/9wCTVpPX8j https://t.co/QtxeODJH

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadik eta Flandriak biodibertsitateko eta Natura 2000 Sareko estrategiak... https://t.co/TonKgYFdX2

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    Euskadik eta Flandriak biodibertsitateko eta Natura 2000 Sareko estrategiak ezagutaraziko dizkiote elkarri ➡ https://t.co/99u8lA1dWp

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    Euskadi y Flandes comparten su estrategia sobre biodiversidad y Red Natura 2000 ➡ https://t.co/k8TjgfpvhH https://t.co/ZMRJQKrrCh

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Susaeta, Paula Caviedes