Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Loreak, Oscar sarietarako bidean aurrera

2015.eko irailak 29

Eusko Jaurlaritzak, Loreak filmaren zuzendari Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zoriondu nahi ditu, eta hauekin batera, film honetan parte hartu duten aktore eta teknikariak, Irusoin eta Moriarti ekoiztetxeetako kideak eta gainerako lan talde guztiak ere bai, Espainiako Zine Akademiak lan hauxe aukeratu baitu Oscarretan Ingelesez Besteko Film Onenaren atalean lehiatzen izan dadin.  

Loreak filmak, aurrerapauso kualitatibo handia esan nahi izan du euskal zinemarentzat, eta euskaraz egindako zinemarentzat bereziki. Erabat euskaraz filmatutako filmen artean lehena izan zen Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzen, 2014an; ikusleen aldetik harrera ezin hobea izan du, bai Euskadin era baita atzerrian ere; orain gainera, Oscar sarietarako aukera izango duen euskaraz errodatutako lehen lana izango da.

Eusko Jaurlaritzaren eta EiTBren finantziazioa izan zuen Loreak filmak, berriki EZAE saria ere jaso du, Euskadiko Zinema Aretoen Elkartearen saria, aretoetan izan duen harrera bikainagatik, hain zuzen ere.

Garaño eta Goenagaren film luzea egungo euskal zinegileek duten zalantzarik gabeko talentuaren erakusle da. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak film hau egiten parte hartu duten kide guztiak zoriondu nahi ditu, bai eta euskal zinemagintza osoa ere, aukeraketa honek agerian uzten baitu haien maila eta talentu artistiko bikaina.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DavidJcome1
    2015.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    Loreak sigue su camino hacia los Oscar http://t.co/eO6vUe09eR

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)