
Erasmus bekak Euskadin
- Euskadik aurreko ikasturteetan emandako Erasmus beka kopuruari eusten dio, baita horretara bideratutako aurrekontuari ere
Aste honetan zehar, komunikabide askok jaso dituzte Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Erasmus beken bilakaeraz zabaldu dituen datuak.
Aipaturiko informazio horrek %8ko jaitsiera azaltzen zuen Euskadin 2013-2014 ikasturtean. Baina datu hori ez dator errealitatearekin bat. Erasmus mugikortasun bekak ia aldaketarik gabe mantendu dira ikasturte horretan Euskadin aurreko ikasturtearekiko.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak aldaketarik egin gabe mantentzen du beka hauetara bideratutako diru-kopurua, baita berauek eskuratu dituzten ikasle onuradunen kopurua ere. Azken hiru ikasturteetako bilakaera honako hau izan da:
2011-2012 ikasturtean: 1338 beka eman dira
2012-2013 ikasturtean: 1441 beka eman dira
2013-2014 ikasturtean: 1438 beka eman dira.
Era berean, mugikortasun-beka hauek ordaintzera bideratutako diru partida ere egonkor mantendu da azken hiru aurrekontuetan. Bai 2013ko aurrekontuetan, eta ondorengo 2014 eta 2015ekoetan ere, 1.071.200 euroko partida dago jasoa.
Gasteizen, 2015eko otsailaren 12an
-
2015-02-12
Comentario de Twitter:
"Un millón de euros para Becas Erasmus en Euskadi" http://t.co/BV8Yhv4xIK