Berriak Hezkuntza
Eu

Unibertsitate tasak, izoztuta Euskadin

2017.eko uztailak 12
  • Hezkuntza Sailak aipatu erabakiaren berri eman dio gaur Euskadiko Ikasleen Kontseiluari.
  • Neurria graduko zein masterreko ikasleei aplikatuko zaie.
  • Bekei dagokienean, 13.314 ikaslek jaso dute bekaren bat 2016-2017 ikasturtean. 

  

Unibertsitate tasak izoztuta mantenduko dira 2017/2018 ikasturte akademikorako. Eusko Jaurlaritzak eskatuta Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak hartu duen erabakiari esker, ikasleek ez dute beren esfortzu ekonomikoa areagotzeko beharrik izango unibertsitate ikasketak egin ahal izateko.

 Aipatu erabakia gradu guztietan aplikatuko da (beren esperimentaltasun-maila dena dela), bai eta matrikula guztietan ere, lehen matrikulazioan zein deialdi ezberdinen ondoriozko hurrengo matrikulazioetan ere. Master ikasketetako tasak ere izoztu egingo dira 2017-2018 ikasturterako.

 Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak hartu duen erabakiarekin, tasek ez dute inolako aldaketarik izan azken hiru ikasturte akademikoetan (2015-2016, 2016-2017 eta 2017-2018). Azken aldaketa 2014-2015 ikasturtean izan zen, non 0,4ko igoera aplikatu zen, KPIak izandako hazkundeak adina.

 

Bekak

 

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Moraisek, halaber, ikasturte honetan emandako beken eta kurtso berrirako zenbatekoen berri eman dio Ikasleen Kontseiluari.

Bukatu berri den ikasturtean zehar, 13.314 ikaslek bekaren bat jaso dute, beken deialdi ezberdinetan (beka orokorra, desgaituentzako garraiorako, bikaintasunerako, IkasIker lankidetza bekarako edo Erasmuserako). Emandako beka guztien artean, 11.510 beka orokorrak izan dira. 39,6 milioi euroko inbertsioa egin da programa ezberdinetan.

2017-2018 datorren ikasturteari begira, Eusko Jaurlaritzak bere konpromisoa eta esfortzu ekonomikoa mantenduko du, unibertsitate sistemarako sarbidea errazteko bere helburuarekin bat.

Euskal Gizartean kalitatezko unibertsitate sistema baten alde egin du urteak igaro ahala eta horren zio nagusienetako bat finantzazio publiko handia izan da; ikasleko egiten den finantza-esfortzu publikoari dagokionean, irakasle-ikertzaileko egiten den esfortzuari dagokionean, tasei dagokionean eta baita Euskal Unibertsitate Publikoaren aurrekontuei begira egiten den finantza-esfortzuan ere.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 12a

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ehu_ekonomia
    2017.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @upvehu: Las tasas universitarias se mantienen congeladas en Euskadi https://t.co/dLgEIdNtZi

  • @mcbarandiaran
    2017.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @upvehu: Las tasas universitarias se mantienen congeladas en Euskadi https://t.co/dLgEIdNtZi

  • @txeloR
    2017.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @upvehu: Las tasas universitarias se mantienen congeladas en Euskadi https://t.co/dLgEIdNtZi

  • @txeloR
    2017.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @upvehu: Unibertsitate tasak, izoztuta Euskadin https://t.co/jmVJaq9aWK

  • @PuyArruti
    2017.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @upvehu: Las tasas universitarias se mantienen congeladas en Euskadi https://t.co/dLgEIdNtZi

  • @DeliDlia
    2017.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Las tasas universitarias se mantienen congeladas en Euskadi ➡ https://t.co/otDTbzv5j6

  • @IngenieriaEibar
    2017.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @upvehu: Unibertsitate tasak, izoztuta Euskadin https://t.co/jmVJaq9aWK

  • @ikas_info
    2017.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @upvehu: Las tasas universitarias se mantienen congeladas en Euskadi https://t.co/dLgEIdNtZi

  • @emprenderzitek
    2017.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @upvehu: Unibertsitate tasak, izoztuta Euskadin https://t.co/jmVJaq9aWK

  • @upvehu
    2017.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    Unibertsitate tasak, izoztuta Euskadin https://t.co/jmVJaq9aWK

  • @upvehu
    2017.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    Las tasas universitarias se mantienen congeladas en Euskadi https://t.co/dLgEIdNtZi

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Euskadiko Ikasleen Kontseilua