Berriak
Eu

Euskal kooperatibismoa Argentinan

2014.eko ekainak 10

Maria Ubarretxena Cid Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ekonomiaren zuzendariak eta Javier Goienetxea Konfekoop-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidenteak euskal kooperatibismoaren egoeraz azaldu zuten Argentinan egindako Santa Fe-ko Kooperatiben 1. Biltzarrean, Sante Fe Probintziako Gobernuak gonbidatuak. Gertaera jendetsu honetan euskal ordezkarien partaidetza Argentinan - Mercosurreko Euskadiren Ordezkaritzak prestatutako ekintzen amaiera izan zen. Argentinako herri ezberdinetan euskal kooperatibismoaren eredua zabaltzeko eta bertako esperientziak ezagutzeko aukera izan zuten.

 

María Ubarretxenak eta Javier Goienetxeak euskal kooperatibismoaren errealitateaz hitz egin zuten Buenos Airestik 500 kilometrotara dagoen Santa Fe hirian 800 kooperatibistak bildu zirenean kooperatibagintzaren etorkizunaz estabaidatzeko. Gizarte Ekonomiaren zuzendariak  “Gobernu eta kooperatibismoaren arteko bateratzea eta Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua” hitzaldia eskaini zuen eta euskal kooperatiben presidenteak XXI. mendean kooperatibismoaren erronkaz bere ikuspuntua azaldu zuen. Haiekin batera COPRECI kooperatibaren eskualdeko zuzendaria den Danel Ayastuy-k parte hartu zuen  euskal kooperatibaren esperientzia, kasu zehatza, internazionalizazioa azaltzeko.

 

Hitzaldiak egin aurretik Eusko Jaurlaritza eta Santa Fe Probintziako Gobernuaren arteko lankidetarako hitzarmena sinatu zen, bi erakunderen arteko gizarte ekonomiaren esparruan harremanetan eremu orokorra emateko asmoz.

 

Aldez aurretik, ‘Euskal kooperatibismoaren esperientzia’ izenburupeko jardunaldietan parte hartu zuten Buenos Aires Probintziako Senatuan, Buenos Airestik 50 kilometrotara dagoen La Plata hirian. Ehun bat azaldutakoren aurrean, anfitrioia izan zen Hernán Albizu Senatariak Buenos Airesko kooperatibisteei Euskadiko kooperatibismoaren errelitatea ulertzen lagundu zien.

 

Bestalde, ordezkari euskaldunak Santa Fe probintziako Sunchales hirira abiatu ziren, Argentinako  kooperatibismoaren hiriburua izendatuta eta 2007tik Arrasaterekin senidetuta dagoena. Bertan, SanCor Aseguruak eta  SanCor Kooperatiba Batuak Mugatuak (esnekien produkzioan eta merkaturatzean espezializatua) kooperatibak ezagutzeko aukera izan zuten. Bi empresak aitzindariak dira haien merkatuan. Gainera, Sunchalesko Kooperatiba Etxea bisitatu zuten, Raúl Colombetti erakunde honen presidentearekin eta Samuel Delbon Sunchalesko Ekonomia Garapenerako eta Kooperatibismoaren Idazkariarekin bildu zirenean.

 

 

Argentinara bisitan zehar, ordezkari euskaldunak Patricio Giffin INAES - Gizarte Ekonomia eta Elkartzerako Institutu Nazionaleko presidentearekin biltzeko aukera izan zuten; kooperatibekin bilera parte hartu zuten Cooperar – Argentina Errepublikako Konfederazio Kooperatiban; INAES-ek eta Cooperar-ek bien artean duten eginkizuna, “Usina de Medios” delako programa, ezagutu zuten; eta Buenos Airesko Laurak bat eta La Platako Euzko Etxea euskal etxeak bisitatu zituzten. La Platako euskal etxeak 70 urte beteko ditu 2014an eta Argentinako euskal komunitatearen urteko bilera ospatuko du.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2014.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    El cooperativismo vasco visita Argentina #Argentina http://t.co/jqAIlLmcl4

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Goienetxea (Presidente de Konfekoop)