Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailetik hiru erronka nagusi ditugu legegintzaldi honetan: Gernikako Estatutua osorik betetzea eta hura defendatu eta zabaltzea; administrazio modernoagoa, gertukoagoa, arinagoa eta digitalagoa lortzea desburokratizazioaren, sinplifikazioaren eta teknologia berrien erabileraren eskutik, herritarrei arreta eredu pertsonalizatuagoa eskaintzeko eta administrazio irekiago, gardenago eta parte hartzaileagoa sustatzea, kalitate demokratikoan aurrera egin dezagun eta pertsonek administrazioan duten konfiantza indartu dezagun.
Horretarako, beharrezkoa izango da enplegu publikoaren aro berriari ekitea administrazioa garai berrietara egokitzeko eta profil berriak batzeko administraziora, euskal gizartearen egungo zein etorkizuneko erronkei erantzuteko gai izan gaitezen.

