Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritza-EiTB

2014.eko martxoak 11

EUSKO JAURLARITZA-EiTB

 

 

PSE-EE alderdiak EiTBren Zuzendaritzari bere babesa kentzeko asmoa azalduz egin dituen adierazpenen ondotik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak zera azaldu nahi du:

 

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak errespetuz hartzen ditu, EiTB taldeari eman zaion zerbitzu publikoaren kudeaketaz eta garapenaz –beronen sorrerako Legean jasoa dagoena- herritarrek, alderdi politikoek nahiz beste edozein interes taldek izan ditzaketen iritzi edo balorazioak.

 

  • EiTB erreferentzia da gaur egun komunikabideen sektore publikoan, bereziki bere emaitza sinesgarriengatik, hala nola, audientzietako lidergoan, hedabidearen prestigio sozialean, kontratazioen arloan legedia betetzeari dagokionean, bai eta euskal erakundeen aurreko gardentasunean eta haiekiko elkarlanean ere, eskatu zaion bakoitzean.

 

  • Kudeaketaren gaineko konfiantzak eta datuek elementu objektiboen gainean dute euskarria; lortutako emaitzetan, alegia. Emaitzok urtero auditoria independenteen bahea pasatu beharra izaten dute, eta aldeko txostena jasotzen. Etorkizunean ere, kanpoko kontrol horri eutsiko zaio.  

 

  • EiTBk badu jarraipenerako eta kontrolerako nahikoa organo, talde politikoek egoki ikusten dituzten kritika edo gomendioak bertan azaldu ahal izan ditzaten. Horrela, bai EiTBren Administrazio Kontseiluak, bai Legebiltzarreko kontrolerako Batzordeak, zerbitzu honen jarduera guztien gaineko kontrol eraginkorra burutzeko aukera ematen dute.

 

  • EiTB euskal gizarte guztiaren zerbitzura dagoen irrati-telebista publikoa da, ahots eta sentsibilitate sozial nahiz politiko guztiei egiten die leku, Erakundearen arduradunen irizpide erabat profesionalei jarraiki. Sail honek nabarmendu nahi du, EiTBk albistegien arloan berreskuratu duen lidergoak agerian uzten duela Euskal Irrati Telebista Publikoak kalitatezko albiste-zerbitzua eskaintzen duela, euskal gizartearen eskaerei egokitua.
  • EiTBren  zuzendaritzak Legebiltzarrak eman dion eginkizuna garatu behar du, “euskal   herritarren informaziorako eta parte hartze politikorako ezinbesteko   tresna” gisa jokatuz, euskal gizartearen interes orokorrari erantzun emanez, erabakiak zorroztasunez eta arduraz hartuz.

 

 

Gasteizen, 2014ko martxoaren 11n

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko