Ekitaldiak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Eskola 2.0 Jardunaldia

2011.eko azaroak 30, 09:00 2011.eko azaroak 30, 14:00 Eskola 2.0 Jardunaldia
2011.eko azaroak 30 09:00 - 14:00
Alhóndiga, Bilbao, Alameda Rekalde, 56
Beste gonbidatu batzuk: Isabel Celaá, Consejera de Educación, Universidades e Investigación

 

Eskola 2.0 programa Hezkuntza Sailaren jardun lerro nagusienetariko bat da hezkuntza sistema modernizatzeko asmoz sortua.

Programa honek Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasle guztien esku jartzea du helburu.

Eskola 2.0 ekimenaren baitan prestakuntza jardunaldia antolatu du Hezkuntza Berriztatzeko Sailak azaroaren 30ean, Bilboko Alhondigan.

Jardunaldian, adituen hitzaldiekin batera, ikastetxeetako esperientzia arrakastatsuak eta ikasle taldeak izango dira.

–> Inskripzioa

PROGRAMA

9:00
9:30
Inaugurazioa eta jardunaldiaren aurkezpena
9:30
10:45
Hitzaldia:Innovar pedagógicamente con tecnología y no morir en el intento Miguel A. Prats
10:45
11:30
Hitzaldia:Eskola baterako IKTen garrantziaz Angel Camoira
11:30
11:45
Baliabide didaktiko digitalen aurkezpena
11:45
12:00
Atsedenaldia
12:00
13:30
Romo LHIko ikasle talde batek zuzenean erakutsiko du nola egiten dute lan ordenadoreekin

Lehen Hezkuntza

Bigarren Hezkuntza

12:00
12:40
IKTak gure ikastetxean gauza interesgarriak egiteko erabiltzen ditugu Legarda LHI (Mungia) Ordenadorez lagundutako esperimentazioa-Higidura sentsoreak” Mikel Lizeaga – IES Antigua Luberri BHI (Donostia)
12:40
13:20
Wikiak, hezkuntza baliabidea Alkartu Ikastola (Barakaldo) Lauaxeta kalerik-kale Miren Billelabeitia – IES Mungia BHI
13:20
14:00
IKTak Ikas Komunitateetan” Lekeitio LHI Sare sozialak klasean: Twiducate eta EdmodoMikel Ortiz de Etxebarria – IES Berriz BHI
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaá, Consejera de Educación, Universidades e Investigación