
Celaá: "Euskal hezkuntza sistema modernizatzearen, berdintasunaren eta banan banako ikaskuntzaren aldeko apostua da eskola 2.0"
400 euskal irakasle Alhóndigabilbao-n biltzen dira Eskola 2.0-ri buruzko bigarren jardunaldietan, haien prestakuntza hobetzen jarraitzeko
39.000 ordenagailu banatu dira dagoeneko Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarrengo ikasleen artean, 20.000 Bigarren Hezkuntzako lehenean banatzen ari dira eta beste 21.000 ekipo datorren urtean bigarrenera iritsiko dira, guztira 3.581 gela digitalizatu izan arte. Egoera ekonomikoa ona ez izan arren, programak jarraituko duela bermatuta dago, 2012ko aurrekontuan egin den 48 milioi euroko “inbertsioari“ esker. Ikasturte honetan 3.000 irakasle baino gehiago daude murgilduta TIC ikastaro basiko eta aurreratuetan haien ikastetxeetan edota inguruko Berritzeguneetan.
Eskola 2.0-ri buruzko II. jardunaldia izan da Alhóndigabilbao-n gaur eta euskal irakasleek ekimen horretan “gainezka “ parte hartu dute. Guztira zazpi ikastetxek zuzenean hartu dute parte eta 400 irakasle baino gehiago beren prestakuntza hobetzeko joan dira, gela digitalek eskaintzen dituzten baliabide berriekin lan egiteari begira. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, Isabel Celaá, ekimenaren alde ere egon da, bere presentziarekin eta hitzekin. “Euskal hezkuntza-sistema modernizatzearen eta zuzentasunaren aldeko apustua da Eskola 2.0. “, adierazi du Isabel Celaák jarduerak aurkeztean.
Haren iritziz, “dagoeneko onartezina zen baliabide digital eta informatikoak gaitasun digitalaren maila bat egiaztatzen zuten ikastetxe horietara, batez ere, iristea. Praktikan, hezkuntzan zatiketa digitala sortzeko arriskua genuen ikastetxeen eta ikasleen artean “. Zuzentzen duen Sailaren norabidea ordenagailuak sare publiko eta itunpekoetako ikasle guztiei ematea izan zen. Horiek horrela, 2009tik, eta urtero, beste kurtso bat sartu da programara. Dagoeneko 39.000 ordenagailu banatu dira Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarrengo ikasleen artean, beste 20.000 banatzen ari dira Bigarren Hezkuntzako lehenengoen artean eta 2012an beste 21.000 iritsiko dira, bigarren kurtsoko ikasleentzat. Legealdi honetan guztira 3.581 gela digitalizatzea du programak helburu.
Gaur izan den jardunaldia ekimenaren bigarren zatian dago: euskal irakasleen prestakuntza lantzea. Izan ere, gaur Alhóndigabibao-n parte hartu duten 400 irakasleei gaur egun Eskola 2.0-ri eta Informazio eta Komunikazio Teknologiei lotutako zenbait prestakuntza-ikastarotan parte hartzen duten beste 3.370 irakasle gehitzen zaizkie. Lehen Hezkuntzako 1.069 irakasle, “Oinarrizko Eskola 2.0. eta Eskola 2.0. aurreratua “ eskaintzetan, Bigarren Hezkuntzako 1.369 irakasle, “Eskola 2.0-n oinarrizko prestakuntza “ moduluarekin, eta bi zikloetako beste 932 parte-hartzaile, berritzeguneetako Informazio eta Komunikazio Teknologietako aholkulariek eskainitako mintegien bidez. Irakasleak ari diren ikastetxeetan, gehienbat, emandako eskaintza bat. “Aurreko programen jarraipen hutsa ez zen nahikoa. Beste bultzada bat, iraultza bat behar zen. Hau da Eskola 2.0. “, azpimarratu du Hezkuntza sailburuak.
Arriskutik at
Nahiz eta, Foru Ogasunen diru-bilketa jaitsi izanagatik, gaurko egoera ekonomikoa kaskarra izan arren, Eskola 2.0. programak ez duela arriskurik ziurtatu du Isabel Celaák, “inbertsiotzat “ jotzen delako. “Ezin dugu orainaren zailtasunek gure etorkizuna hipotekatzea onartu “, defenditu du. Zentzu horretan, zuzentzen duen Sailak datorren 2012. urteko aurrekontuaren 48 milioi euro 2012-2013 ikasturtean programa Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoan ezartzeko prozesuarekin jarraitzera bideratu ditu.
Programaren lehen ebaluazioek Hezkuntza Sailak egindako apustua indartzen dute. Orain arte ekimenean parte hartu duten sare publikoko irakasleen artean egindako inkesta batean, gehienek pantaila digitala eta 2.0. weba normalean erabiltzen zituztela onartzen zuten eta % 75etik gorakoek Informazio eta Komunikazio teknologiei zuzenean lotutako jarduerak egiten zituztela esaten zuten. Gainera, baliabide digitalen erabilpenak berak irakasle asko proposamen metodologiko berriak egitera animatzen ditu eta % 50ek baino gehiagok gelan aniztasuna lantzeko orduan oso eragin positiboa duela uste du.
Hezkuntza sailburua inkesta egin zaienen iritzi horrekin bat dator eta hau uste du: “eskola inklusiboaren eredua erabat garatzeko ezinbesteko izango den tresna bat ematen ari zaio Eskola 2.0. euskal hezkuntza-sistemari “. “Hezkuntzan esku-hartze pertsonalizatuagoa, ikasle bakoitzaren zirkunstantzia eta erritmoetara egokituagoa, egiteko erraztasunak emango ditu, ikasle guztien erraztasunak ahalik eta gehien garatuz: bai gaitasun intelektual handiak dituzten ikasleenak, bai ikasteko zailtasun batzuk izan ditzaketen haienak “, osatu du Isabel Celaák.