Eu

Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna, 2017ko maiatzaren 22a. Laburpena

2017.eko irailak 06

Pasa den maiatzaren 22an, Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna izan zen, 1992an Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmena onartu zen egunarekin bat etorriz.

Euskadin dugun Europako esparruan, urteurren horretan egindako bi ekimen nagusiak izan dira, batetik, Europako erakundeek elkar hartuta maiatzaren 21a “Natura Sarea 2000ren Europako Eguna” izendatzea, eta, bestetik, naturaren, pertsonen eta ekonomiaren aldeko Ekintza Plana onartzea.

“Natura Sarea 2000ren Europako Egunari” dagokionez, deklarazio hori bat dator LIFE finantza-programaren zein Habitaten Direktibaren 25. urteurrenarekin. Natura Sarea 2000 gaur egun naturagune babestuen munduko sarerik garrantzitsuena da, eta giltzarri da, gainera, Europan natura kontserbatzeko; izan ere, hegaztien erdia inguruk baino ez du kontserbazio-egoera egokia, eta gainerako habitat eta espezie babestuetan are baxuagoa da ehuneko hori.

Hortaz, Natura Sarea 2000 ezartzea eta sare hori osatzen duten naturagune babestuak behar bezala kudeatzea oso garrantzitsua da Europa osoan Biodibertsitatea kontserbatzeko oinarrizko helburua lortzeko.

Ildo beretik, Europako Batzordeak Ekintza Plan orokor bat onartu du, asmo handikoa, eta haren xedea da natura babesteko direktiben aplikazio praktikoa hobetzea eta sustatzea eta, horrez gain, EBk 2020rako duen helburua lortzeko bidea bizkortzea: alegia, biodibertsitatearen eta zerbitzu ekosistemikoen galera geldiaraztea eta horri buelta ematea, batik bat klima-aldaketarekiko erresilientziari eta haren ondorioak arintzeari dagokionez, eta hori onuragarria izango da europarrentzat eta ekonomiarentzat ere. Ekintza-planak benetako aukerak ematen ditu esparru politiko guztietan alderdi interesdunek eta herritarrek parte har dezaten eta elkarteak sor daitezen, eta, horri esker, oinarri sendo bat finkatuko da, natura, pertsonak eta ekonomia eskutik joan daitezen eta haien arteko zubiak eraiki daitezen.

Estekak:

“Natura 2000 Sarearen Europako Eguna” onartzea:
http://ec.europa.eu/environment/nature/natura2000/EUnatura2000day/index_en.htm

Ekintza-plana:
http://ec.europa.eu/environment/nature/legislation/fitness_check/action_plan/index_en.htm

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau