Herritarren eskaerak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskarazko Toefl azterketak

Xabier(e)k
2013.eko martxoak 07
50 %neutrala
2 boto (1/1)

Toefl antzeko azterketa alternatiboa euskara mahila ebaluatzeko (nota baten bitartez). Gai/ez-gai sistema baino askoz motibanteagoa iruditzen zait.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
    2013.eko apirilak 11

    Xabier adiskidea:

    Eskerrak ematen dizkizugu zure proposamena jakinarazteagatik. Zuzen ulertu badugu, ‘gai / ez gai’ sistemaren ordez, euskara-agirietan nota agertzea proposatzen duzu zure eskaeran, Toefl azterketan egiten duten bezala. Gure kasuan, euskararen jakite-mailak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatuta daude (297/2010 dekretua, azaroaren 9koa); esaterako, C1 EGAn eta B2 eta C1 hizkuntza-eskakizunetan. Azterketariak B2ko edo C1eko euskara-maila duela ziurtatzen dugu egiaztagirietan, kasu batean zein bestean notaren bitartez bestelako azpimailaketarik ezarri gabe. Irizpide hori jarraitzen dugu. Era berean egiten da, adibidez, HABEren, Hizkuntza Eskola Ofizialen, IVAPen eta Osakidetzaren euskara-ziurtagirietan eta, esparru zabalagoan, unibertsitate-tituluetan. Hortaz, irizpide aski zabaldua da ‘gai / ez gai’ delakoa hizkuntzen azterketagintzan.