Eman odola!
qrcode

Trena Deban

Jasone(e)k
2024-03-05
100 %alde
3 boto (3/0)
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Tren zerbitzua moztuta dago Mendaro eta Elgoibar artean, baita Zumaia eta Zarautz artean ere. Azken asteetan trenen irteera ordutegia Debatik Donostiara ez da errespetatzen, 20 minituz atzeratu da. Odisea bat da Donostiara joatea, eta okerragoa Bilbora joatea. Deba eta inguruko herritarrok garraio zerbitzu gehiago eta hobeagoak behar ditugu.

Aldeko argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
2 iruzkin
  • Argazkia Jasone
    2024-03-05

    Hori guztia badakigu, kontua da emandako alternatibak ez direla nahikoak izan. Ordutegi aldaketa sotu da, 25 minutuko atzerapenarekin, eta herritarroi abisurik eman gabe. Kontu izan trenean gabiltzanontzako web orrian jartzea ez dela nahikoa.
    Bihartik aurrera Bilborako norabidean zerbitzua berreskuratuko dugu, eta pozik horrexegatik, baina orduro tren bat izango dugu, 1h 45 minutu beharko dituena Debatik Bilbora joateko.
    Berriz diot, Deba eta inguruko herritarrok tren zerbitzu gehiago eta hobeagoak behar ditugu.

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak saila
    2024-03-05

    Egun on Jasone,
    Joan den asteko euriteek lur-jausi bat eragin zuten Mendaro eta Elgoibar arteko trenbidean, eta Euskal Trenbide Sarearen bidez konponketa-lanak ahalik eta arinen egin ditugu. Tarte hori ohiko tren-zerbitzuetarako irekiko da bihar bertan, asteazkenean.
    Bestalde, Zumaia eta Zarautzen arteko lanei buruz esan beharra dago Meagaseko tunela eraberritzeko lanak (estaldura hobetzeko eta trenbideak modernizatzeko) espero baino luzeagoak izan direla, lan hauek egiterakoan tunelean luizi bat gertatu zelako eta lan gehigarriak egin behar izan direlako horren ondorioz. Puntu honetako esku-hartzea amaitzear dago eta, beraz, espero dugu bigarren tarte honetako tren-zerbitzua martxan jartzea hurrengo egunetan, martxoan zehar.
    Bi gorabehera hauen ondorioz zerbitzua eten behar izan da, eta zerbitzu alternatiboak eskaini dira autobusez, herritarren joan-etorriak errazten jarraitzeko. Badakigu horrek deserosotasunak ekarri dituela eta, horregatik, erabiltzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu trenbide-zerbitzua berme osoz egin ahal izateko beharrezkoak diren esku-hartze hauen aurrean pazientzia eta ulermena izateagatik.
    Ondo izan,

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan