Herritarren eskaerak Osasuna

Euskadi Mask Country

Lasa(e)k
2021-11-26
Oraindik ez dute erantzun
100 %alde
3 boto (3/0)

Hori da Eusko Jaurlaritzaren “leitmotiv” edo marka berri bat. Orain tematuta dago Espainiari kanpoaldean maskaren derrigorrezkortasun gehiago eskatzearekin. Gogoratu nahi dut Estatuko legedian beharrezkoa dela aire zabaleko espazioetan jende artean 1,5 metroko distantzia mantendu ezin bada. Zer gehiago nahi dugu? Aizarnan, Larruskainen, Ozaetan edo Anbotoko puntan denok berriro maskarekin? Umeek jolas orduetan ere ezin dute kendu, eta, hala ere, zertarako? Total, oraingo protokoloekin hobe da umeek behingoz positibo ematea, bestela egun gehiago konfinatuta. Europan mozorrotu enmaskaratuen ospea irabazi dugu, hori bai.

Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Europako Zentroak (ECDE) maskarek babes mugatua eskaintzen dutela ondorioztatu zuen, eta birusen komunitate transmisore esanguratsurik ez dagoen lekuetan, aire zabalean kasu, kalteek eta balizko kostuek onurak gaindi ditzaketela ohartarazi.

Mesedez, hartzen diren neurriek benetako eraginkortasuna eta proportzionalitatea izan behar dute, eta ez dira zuhurtziaren sinboloak edo postureatzeko izan behar, maskaren desorotasunak eta eragozpenak onuren gainetik daudenean batez ere. Bestela, gizarte-bizikidetzako arauek gure eskubide eta askatasunetan abusuak eragin ditzakete. Neurri eraginkorrak nahi badira, adibidez, ECDEk bere azken txostenean telelana sustatzea aipatzen du lantoki eta garraioetan kutsatze aukerak jaisteko. Bitartean, denbora guzti honetan espero dut Osasun Sailak kontingentziazko baliabide gehigarriak martxan jarri izana ospitaleak tentsio egoeran ez egoteko, nekatuta dauden herritarren bizi normalitatea gutxiago sakrifikatzeko. Zaindu gure osasun mentala, batik bat gazteena.

HORRENBESTEZ, EUSKO JAURLARITZARI ESKATU BEHAR ZAIO MASKAREN ARLOKO POLITIKA ENFOKEA ALDATZEKO, BEREZIKI KANPOKO ESPAZIOETAN, ETA MURRIZPEN NEURRIETAN EGOKITASUN ETA ARRAZOIZKOTASUN-PRINTZIPIOEI JARAMON EGITEKO.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau