GURASOTASUN BAIMENAK
Kaixo,
Gurasotasun baimenez galdetzeko idazten dizuet.
2021eko urtarriletik aurrera, gurasotasun baimenak parean jarri dira estatu mailan. EAEn lehendik eta parean zeuden Eusko Jaurlaritzaren ekimenari esker.
Hauxe lehen galdera: hemendik aurrera, nork kudeatuko ditu, esaterako, haurra izan ez duen gurasoari dagozkion borondatezko 10 asteak? Orain arte bezala, eszedentzia moduan, EJk ala Madrilek?
Eta, diskuidoan, 10 aste horien kudeaketa Madrilek, hau da, Gizarte Segurantzak, egingo badu, 2 gurasoek aldi berean aprobetxatu ahal izango al dituzte aukeran dauden 10 aste horiek? Orain arte, EJren esku zegoenean, ezin izan da horrela egin eta...
Erantzunen bat jasotzeko esperantzan...
-
Eskerrik asko erantzunagatik!!!2021-01-11
-
2021-01-11
Kaixo, Latukoaritz,
Gizarte Segurantzak kudeatuko du 2021eko urtarrilak 1etik aurrera jaiotako umeak zaintzeko gurasoen baimena, bai derrigorrezko 6 asteak, baita borondatezko 10 asteak ere.
Euskal Autonomia Erkidegoak ez dauka eskumenik Gizarte Segurantzaren eremuan adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko laguntzeko prestazioan.
Hori dela eta, aurkitutako forma juridikoa bizitzako lehen urtean zehar semeak eta alabak zaintzeko eszedentzia diruz laguntzea izan zen.
Espainiako Estatuak onartutako Errege Aginduak borondatezko 10 asteak guraso biek umearen lehenengo urtean hartu beharko direla ezartzen du, ez bi gurasoek ezin dutenik baimena batera hartu. Eusko Jaurlaritzak onartutako 164/2019 Dekretuan, urriaren 22koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoan ordez, emakumeen zaintzaren emakume-rola apurtu, aitak eta gizonak zaintzaren eginkizunetan sartu eta umeak bi gurasoekin duen lotura sendotze helburuarekin, jaiotzagatiko edo urtebete baino gutxiagoko adingabearen zaintzaratiko gurasoen kotizaziopeko prestazioen aldiak berdintzeko laguntzak, beste gurasoa, eskaera egin ez duela, halakorik balego, bere lanera itzuli eta bere lanaldi osoan alta egoeran egotera baldintzatzen du laguntza.