Herritarren eskaerak Osasuna
Eu

Botiken berrordainketa

2020.eko ekainak 18
0 boto

Gutxien kobratzen dugun erretiratuei EJ botiken berrordainketa itzultzen digu, edo, gutxienez, itzultzen zigun. Itzulketa hori 2 zatitan egiten ziguten, bat Ekaina-Uztaila aldera, bigarrena Martxoa-Apirila aldera. 2019ko urteari dagokionean, lehenengoa kobratu genuen; bigarren zatiarena, ordea, zain gaude. Beste aldetik, urtero, martxorako deialdi berria ateratzen zen; inprimakia jaso, eta anbulatorioan aurkeztu behar genuen. Hiruzpalau aldiz egon naiz Irungo anbulatorioan eta ez omen dira inprimakiak iritsi. Beraz, bi galdera ditut: 1. Noiz ordainduko zaigu 2019ko bigarren zatia? 2 Noiz bidaliko dituzte 2020ko inprimakiak? Espero dut gutxien kobratzen duten erretiratuen gain ez erortzea Covid19aren sarraskia.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Osasuna
    2020.eko ekainak 18

    Joxan agurgarria:

    2019ko atxikitze-laguntzen deialdiari dagokionez, jakinarazten dizugu dagoeneko ordainduta daudela zure idazkian aipatzen duzun bigarren epeari dagozkion zenbatekoak. Ordainketa atzeratu da COVID-19k eragindako osasun-alertagatik, eta horrek nabarmen aldatu ditu abian zeuden prozeduren epeak.

    Bestalde, jakinarazten dizugu tratamendu medikoak atxikitzeko laguntzen 2020ko deialdia ekainaren 15ean argitaratu dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Egun horretatik aurrera, eta 2020ko abenduaren 10era arte, eskabideak modu telematikoan edo aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Osasun Sailaren lurralde-ordezkaritzetan, osasun-zentroetan edo Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan, aurrez hitzordua eskatuta.

    Ohar garrantzitsua: Osasun Sailak eskaerak telematikoki izapidetzea gomendatzen du, eta, aurrez aurre eginez gero, osasun-zentroetan aurretiko hitzordua eskatu beharko da, bertan ilarak eta jende-pilaketak saihesteko.

    Eskaera-inprimakiak deskarga ditzakezu, bai eta atxikitze-laguntzei buruzko informazio osoa eskuratu ere, esteka honetan:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0336314/web01-tramite/eu/

    Adeitasunez.