Eu

Bilboko Metroa zerbitzuak murriztuta

2020.eko martxoak 14
100 %alde
Boto 1 (1/0)

Nola beteko dugu metro eta erdiko distantzia, tren gutxiago jartzen bada? Langileok gara garraiobide hori gehien erabiliko dugunok eta ordutegi berean batuko gara. Ikasleak ez dira egongo.Gutxienez dagoena mantendu beharko litzateke, horrela Koronabirusak dela eta ezarri diren neurriak bete ahal izango lirateke. Bestela arrisku gunea dago bertan.

Aldeko argudioak
  • Guztiz ados. Arrisku egoera hau ahalbidetzen ari dira. Zergatik ez zatozte gurekin garraio publikoan?
    2020.eko martxoak 16
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
    2020.eko martxoak 23

    Anabel agurgarria,

    Erabiltzaileei gogorarazten zaie osasun alarma eta larrialdi egoeran, garraio publikoa soilik behar-beharrezkoa denean erabil daitekeela, hala nola, lanera, osasun-zentroetara edo mendeko pertsonak zaintzera joateko, ezinbesteko arrazoiengatik edo antzeko arrazoiengatik.

    Nolanahi ere, gainerako erabiltzaileekiko metro eta erdiko distantzia errespetatu beharko da, eta hurrengo zerbitzuari itxarongo zaio, gomendio hau bete ahal izateko beharrezkoa bada.

    Gaur egungo errealitatea, bestelakoa da. Azken egunetan ez da saturazio momenturik antzeman. Euskadiko garraio publikoaren erabilera %70-90 bitartean erori da. Honenbestez, zerbitzua eskari errealera eta momentuan momentuko beharretara egokituko da.