Herritarren eskaerak Hezkuntza

DIRU LAGUNTZAK

GALMI(e)k
2020.eko urtarrilak 09
0 boto

Egun on!
Iurreta LHIko ikasleak gara, proiektu bat egiten ari gara eta gure galdera hurrengo hau da:
Gure proiektuaren enpresa jatetxe bat da (S.L.), Erandion kokatua, 2 emakume eta mutil 1 eta duela 2 urte eratua. Enpresan, sukaldean erreformak egin nahi ditugu, labe ekologiko bat erosi, indukzio plakak aldatu eta banbu-apalak jarri. Guzti honen aurrekontua 20.000€koa da.
Gure galdera da, ea Administrazioarengandik diru laguntzarik jaso ahal dugun.

Eskerrik asko!

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza
    2020.eko urtarrilak 28

    Iurretako LHII-ko ikasleok,
    Ezer baino lehen, zuen eskaeran azaltzen duzuen enpresa-proiektuaren berri izateak eragin digun poza azaldu nahi genizueke. Beti da pozgarria gazteen artean espiritu ekintzailea eta enpresa-proiektuak aurrera ateratzeko grina ikustea, are gehiago, Lanbide Heziketako ikasleen artean.
    Lanbide Heziketako ikasle izanik, pentsatzen dugu zuen enpresa-proiektua ekintzailetza bultzatzen duen UrratsBat programaren baitan ari zaretela garatzen. Dakizuenez, Hezkuntza Sailaren programa honek eskaintzen duen laguntza ez du formatu ekonomikoan ematen, bai aldiz aholkularitza moduan, beharrezko informazio praktiko guztia eskainiz. Beraz, egokiena, zuen ikastetxean UrratsBat programaz eta ekintzailetzaz arduratzen den irakaslearekin harremanetan jartzea izango duzue. Hark argitu diezazkizueke zuen zalantzak, eta proiektuak dituen ezaugarrien edo kokapen geografikoaren arabera izan ditzakezuen laguntzen berri eman. Izan ere, dakizuenez, administrazio publikoen artean asko izan daitezke zuena bezalako proiektuentzat dirulaguntzak aurreikusita dituzten erakundeak, izan Jaurlaritzako beste sail batzuk, foru aldundiak, mankomunitateak, edo agian baita udalak ere.
    Mila esker zuen eskaera Irekiaren bidez helarazteagatik, eta zorterik onena opa dizuegu proiektu berrian.