NIK Patrika Digitala
qrcode

Osalanek 21.000 euro handitu ditu laneko arriskuak prebenitzeko jardueretarako laguntzak (Gobernu Bilera 2024-12-17)

2024-12-17
  • 2025eko deialdiak 581.000 eurotik gorako zuzkidura du, eta laneko segurtasuna eta osasuna sustatzea du helburu, batez ere enpresa txikiena

Osalan – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak 21.000 euro handitu ditu laneko arriskuak prebenitzeko jardueretarako laguntzak, guztira 581.484 eurora iritsi arte. 2025eko dirulaguntzen deialdiaren helburu nagusia da laneko segurtasun- eta osasun-baldintzak sustatzea, batez ere enpresa txikiena.

Horretarako, diruz lagunduko dira informazio-ekintzak kudeatzea eta sustatzea, laguntza teknikoa ematea, eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzeko prestakuntza eta bultzada ematea. Proiektu bakoitzeko gehienez 100.000 euro emango dira sektore arteko ekintzetan, eta proiektu bakoitzeko gehienez 50.000 euro ekimen sektorialetan.

Euskadin jarduera ekonomikoa sortzen duten pertsona juridikoek, langileek eta 50 langile baino gutxiagoko enpresek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek.

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/web01-tramite/eu/) aurkeztu beharko dira, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera. Epea bi hilabetera amaituko da. Deialdi honen zenbatekoa Laneko Arriskuen Prebentziorako Estatuko Fundazioaren patronatutik dator.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko