qrcode

Lehendakariordeak iragarri du Osalanek jauzi kualitatiboa egingo duela prebentzioaren kultura herritar guztiengana zabaltzeko

2023-10-27
  • Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen baliabideak berriro gehitu dira 2024an, eta legegintzaldi honetan % 25 gehitu dira

Idoia Mendia lehendakariordeak gaur iragarri duenez, Osalanek jauzi kualitatibo bat eman nahi du prebentzioaren kultura herritar guztiengana zabaltzeko, eta, besteak beste, muturreko fenomeno meteorologikoekin lotutako arriskuekin hasiko den lan-arriskuak saihesteko alerta-eredu bat diseinatuko da. Horretarako, 2024an bere baliabideak handituko ditu berriro, legegintzaldi honetan % 25eko igoera izanik.

Mendiak parte hartu du gaur Osalanek antolatutako "Prebentzio-kultura pertsona guztientzat" sentsibilizazio-jardunaldian, laneko prebentzioaren kultura zabaltzeko helburuarekin. Lourdes Iscar Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak eta Elena Pérez Barredo Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak ere parte hartu dute hitzorduan.

Bere hitzaldian, Lehendakariordeak iragarri du Sailaren apustu nagusia dela laneko arriskuen prebentzioa “euskal kulturaren ezaugarri bereizgarri bihurtzea ". Apustu hori 2024ko aurrekontuetan islatuko da. Izan ere, Osalanek, legegintzaldi honetan, % 25 handitu ditu bere baliabideak, eta 18 milioi euro baino gehiago izango ditu, "laneko osasun publikoan jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa egiteko”.

Muturreko alerta meteorologikoak

Neurri nagusietako bat izango da alerta-sistema bat diseinatzea eta abian jartzea laneko arriskuak saihesteko lan egiten dutenentzat. "Eta hasiera ona iruditzen zaigu muturreko fenomeno meteorologikoekin lotutakoekin hastea, gero eta ohikoagoak baitira jasaten dugun klima-aldaketaren ondorioz, eta gure prebentzio-sistema horietara egokitu behar baita", aurreratu du. Zehazki, adierazi du Osalanek prebentzio-zerbitzuei jada bidaltzen dizkien abisuak osatuko dituela alerta horietako bat gertatzen den bakoitzean, langile guztiengana iritsiz, eta gogorarazi du arriskuak saihesteko eta osasunerako eskubidea babesteko zorrotzak izateko modua.

Baina hori ez da berrikuntza bakarra izango. Mendiak iragarri du laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikerketa-ildo bat irekiko dela, ERGOPREBEN sortuko dela, arazo muskuloeskeletikoak murrizteko espazio espezifiko bat, genero-ikuspegia duen prebentzio-modulu bat txertatuko dela, eta emakume langileen osasuna hobetuko duten dibulgazio- eta prestakuntza-jarduerak egingo direla. Era berean, eta Laneko Medikuntza eta Erizaintza Katedra sortu ondoren, 2024an lan-osasunean espezializatutako langilerik ez egoteari aurre egiten saiatuko da bi arloetako etorkizuneko profesionalen irakaskuntza-unitate berriekin, eta Osakidetzarekin adostutako laneko historia klinikoaren eredu bat diseinatuko da prebentzio-zerbitzuen lana errazteko.

Lehendakariordeak azpimarratu duenez, “prebentzioaren kultura langile bakoitzari iritsi behar zaio, bere enpresan eta enpresatik kanpo. Eta gazteengana lehenbailehen iristea, etorkizunean lan egingo dutenengana, nahi duten enpleguari buruz pentsatzen dutenean soldatei, lan-baldintzei eta osasungarria izateari buruz pentsa dezaten".

Hogeita hamar urteko lana prebentzio-arloan

Mendiak gogorarazi du, halaber, joan den apirilean kongresu bat egin zela Osalanen sorreraren hogeita hamargarren urteurrena ospatzeko: "etengabeko ikaskuntza, sektoreko eta enpresako prebentzio-planak, hobetu nahi izan duten enpresentzako aholkularitza eta lan-baldintza duinagoak negoziatzeko erreferentziak bilatu dituzten eragile sindikalentzako aholkularitza".

Ildo horretan, azpimarratu du kongresu hartan etorkizuneko lan osasungarriari buruzko beste begirada bat jarri zela, "enpresak direlako osasuna eta segurtasuna bermatzeko erantzukizuna dutenak, baina gizarte-eragileen, prebentzio-ordezkarien, Laneko Ikuskaritzaren eta lan-agintaritzaren inplikazioa behar dutelako, baita langile bakoitzaren inplikazio pertsonala ere". Ondorioztatu duenez, beharrezkoa da "esparru guztietan, baita lanean ere, osasunerako eskubideari buruzko kontzientzia izatea, zorrotza izan dadin, eta soilik prebentzio-neurriak ezagutzen badira izan daiteke zorrotza".

4 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-10-27

    Maskota-makina bat edukitzeak arriskuak gogorarazten dizkizu, eta alertaren bat izanez gero, abisuak ematen dizkizu dagokion lekuan, baita makina bat urrutitik gelditzea ere, arriskua dagoenean, edo sartzea eragoztea, kasuaren arabera.

  • Argazkia Xaver
    2023-10-27

    Como tener una máquina de mascota te recuerde los riesgos y dé avisos oportunos donde corresponda en caso de alerta, incluso parar a distancia una máquina cuando hubiera peligro o impedir el acceso según el caso.

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2023-10-27
  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2023-10-27

    Comentario de Twitter:
    La Vicelehendakari Mendia anuncia un salto cualitativo de @osalanEJGV para extender la cultura preventiva a toda la población.
    👉Se volverán a incrementar sus recursos, un 25% más en esta legislatura.
    👉Se diseñará un modelo de alertas para evitar riesgos.
    https://t.co/ZRCtr9RtNA https://t.co/2EZwRxt61O

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak