Elkarlan Sariak
qrcode

Sagardoaren eta txakolinaren sektoreak laneko segurtasunari buruzko ezagutza handitu du, sasoikako lanaren kanpainan istripuak saihesteko

2024-09-09

• Sasoikako lanaren arloko segurtasunaren eta osasunaren arloko hedapen- eta sentsibilizazio-kanpaina berri bat da, Euskadipreben 2025 Estrategiaren esparruan garatua.

• Irailaren 11n, asteazkena, patataren eta mahatsaren sektorerako beste jardunaldi bat egingo da Arabako Errioxan.

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen egoitzan, gaur goizean, sagardoa eta txakolinak egiteko prozesuan laneko segurtasuna zabaltzeko eta sentsibilizatzeko jardunaldia egin da. Jardunaldi horretan, sasoikako langileek mahatsa eta sagarra biltzerakoan dituzten arriskuak aztertu dira, bai eta upategiko lanetan tufoaren eraginpean egoteko arriskua ere.

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, OSALANek, antolatu duten ikastaro hau sasoikako lanaren arloko segurtasunaren eta osasunaren arloko hedapen- eta sentsibilizazio-kanpaina berriaren parte da. Euskadiko Elikaduraren eta Zuraren Balio Kateko Segurtasun eta Osasunaren Estrategia Sektorialaren (Euskadipreben 2025) esparruan garatu da kanpaina hori, Euskadiko nekazaritza-sektorean aldi baterako jarduerak egiten dituzten langileen artean laneko istripuak eta gaixotasunak saihesteko ustiategien eta upategien arduradunen prebentzio-arloko ezagutza zabaltzeko helburuarekin.

Kanpaina hainbat ekintzatan banatu da, labore bakoitzeko jarduera-aldiekin bat etorriz. Sagardoaren eta txakolinaren sektorerako, gaurko egunaz gain, beste bat egingo da irailaren 13an Getarian, eta patataren eta mahatsaren sektorerako ikastaro bat irailaren 11n, Guardiako Kuadrillako ekitaldi-aretoan, Arabako Errioxan.

Gaurko jardunaldia hasteko, OSALANek laneko arriskuen prebentzioaren egoera azaldu du sasoikako lanaren zereginetan eta arriskuarekiko esposizioaren ondorioz.

Ondoren, zenbait enpresak praktikan aurkeztu dituzte merkatuan dauden eta tufo bidezko istripuak prebenitzeko erabiltzen diren prebentzio-ekipoak, hala nola CO2 detektatzeko sistemak, aireztapen-sistemak eta erreskate- eta ebakuazio-ekipoak.

Amaieran, parte-hartzaileek aurkeztutako ekipoak probatu ahal izan dituzte, eta jendearen eskura egongo dira, probatzeko, funtzionamendua ezagutzeko eta enpresa merkaturatzaileen ordezkariekin zuzenean zalantzak argitzeko.

Txakolin-upeltegien eta sagardotegien arduradunen ezagutza hobetzeaz gain, bilketa- eta elaborazio-denboraldian istripuak prebenitzeko, jardunaldi horien bidez sektorearekiko zuzeneko interakzioa bilatzen da, enpresetan dauden lan-segurtasuneko beharrak jasotzeko eta profesionalen eta EUSKADIPREBEN estrategiaren arteko harreman-dinamikak sortzen saiatzeko.

Zabalkunde- eta sentsibilizazio-kanpainarako, halaber, dibulgazio-material batzuk egin dira nekazaritza-ustiategietarako, erakunde sektorialetarako, prebentzio-zerbitzuetarako, sindikatuetarako, elkarteetarako eta abarretarako, sasoiko langileen prestakuntzan eta sentsibilizazioan erabiltzeko: https://www.preben.eus/material-nekazaritza

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-09-09

    Comentario de X:
    🥂 Sagardoaren eta txakolinaren sektoreak laneko segurtasunari buruzko ezagutza handitu dute #sasoikako lanaren esparruan, bilketa-lanetan eta upeltegietan istripuak saihesteko, @EuskadiPreben estrategiaren sentsibilizazio-kanpaina berriaren barruan.

    🔗 https://t.co/iM03t64FSq https://t.co/ram5EKsymo

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-09-09

    Comentario de X:
    🥂 El sector de la sidra y el txakoli amplía su conocimiento en seguridad laboral en el ámbito del temporerismo, para evitar accidentes en las tareas de recolección y bodega, dentro de la nueva campaña de sensibilización de la estrategia @EuskadiPreben

    🔗https://t.co/1Zh9ow10qz https://t.co/zsEOeGuwjT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
  • Amaia Barredo Martín
    Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (XIII legealdia)
  • Lourdes Iscar Reina
    Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari orokorra (XIII legealdia)