Berriak Kultura
Eu

"Euskarari gorazarre"

2012.eko otsailak 29

Madrilen martxoaren 13tik 15era EUSKARARI GORAZARRE / EL EUSKERA, UNA LENGUA CON FUTURO jardunaldiak egingo dira

Jardueren helburua Madrilen euskarari gorazarre egitea da, azken urteotan euskalgintzan eman diren aurrerapausoak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntza dela erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emaitzak ematen ari dela adieraziz. Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren esanetan, euskarak merezi duen "ospe eta ohorea" eman behar zaio, eta horretan, Madrilen izango den jardunaldiak lagunduko du.

Etxepare Euskal Institutua, Euskaltzaindia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Madrilen martxoaren 13tik 15era bitartean egingo diren EUSKARARI GORAZARRE / EL EUSKERA, UNA LENGUA CON FUTURO jardunaldiak aurkeztu dituzte gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkaritzan.

Jardueren helburua Madrilen euskarari gorazarre egitea da, azken urteotan euskalgintzan eman diren aurrerapausoak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntza dela erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emaitzak ematen ari dela adieraziz.

Jardunaldiak, "euskararen eta euskalgintzaren errealitatea erakusteko" une aproposa izango da, non eta Madrilen ; hartara, zabalkunde lana egin nahi da, horretara deitu duten hiru erakundeen aldetik; Euskaltzaindia, EAE eta Etxepare Institutuak, hain zuzen ere. Bide beretik aldeztuko da hiru horien zereginen helburua eta xedea, hain juxtu, euskararen aldekotasuna sustatzea, ustez, hori bai, euskarak eta euskalgintzak etorkizuna dutela gizarte honetan, hala teknologia berrietan nola eguneroko erabileran.

 

Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga, Andrés Urrutia  Euskaltzainburuak eta Carlos María Hernández Euskalerriko Adiskideen Elkarteko ordezkariak esku hartu dute prenstsaurrekoan, nork bere erakundearen izenean.
Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendariak egitarauaren xehetasunak azaldu ditu. Aurkezpen prentsaurrekoan Xabier Kintana Euskaltzaindiako idazkaria eta José Ramón Montejo Euskalerriko Adiskideen Elkarteko zuzendaritza-batzordekide ere izan dira.

Honekin batera jardunaldien egitaraua igortzen dizuegu, bai eta prentsaurrekoan parte hartu duten erakundeetako ordezkarien hitzak.

7 iruzkin
  • 2012.eko martxoak 01

    Qué magnífica iniciativa. Zorionak. Paradójicamente, estos encuentros considero que se realizan precisamente porque está en el interés del Gobierno el que el euskera se abra al resto de España y del mundo (al contrario de otras ideas tendentes a la autarquía y a la cerrazón), para lo cual jornadas como las que se van a realizar son imprescindibles. Ojalá sea algo que se repita regularmente, aprovechando el esencial marco del Espacio de las Lenguas Ibéricas del Instituto Cervantes y de la EOI de Madrid.

    Precisamente, al hilo de la sugerencia que planteé a la Viceconsejería de Política Lingüística, sobre la necesidad de que haya una normalidad en el estudio del euskera en al menos las EOIs más importantes de todas las CCAAs, y considerando la notable presencia del ministro Wert en una de estas jornadas, sería bonito -como simple idea- que se planteara en estas jornadas como objetivo precisamente el hecho de que el estudio reglado del euskera (así como del catalán y el gallego) se expanda por muchos más lugares de los actuales. De tal modo que no sea raro que dentro de unos años en Sevilla, en A Coruña o en Tenerife, por poner tres ciudades, pueda haber enseñanza de euskera en sus EOIs. Y que se fomente el interés ciudadano por su estudio, para que haya demanda de ello. Si Wert recibe este mensaje por parte del Gobierno vasco, creo que se daría un paso importante.

    http://www.irekia.euskadi.net/es/proposals/155-impulso-aprendizaje-euskera-fuera-euskadi

  • @Lurdes_Auzmendi
    2012.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: "Euskarari gorazarre" . http://t.co/hhimkKuT

  • @Lurdes_Auzmendi
    2012.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Madrid homenajeará al euskera en marzo. http://t.co/jLOGw2mH

  • @mondragonlingua
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: "Euskarari gorazarre" . http://t.co/hhimkKuT

  • @HABE_erakundea
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: "Euskarari gorazarre" . http://t.co/hhimkKuT

  • @UgaitzZb
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: "Euskarari gorazarre" . http://t.co/hhimkKuT

  • @UgaitzZb
    2012.eko otsailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Madrid homenajeará al euskera en marzo. http://t.co/jLOGw2mH

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aizpea Goenaga