Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskarari gorazarrea Madrilen

2012.eko martxoak 01

Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzan "Euskarari gorazarre" izeneko jardunaldien aurkezpena izan da.

Etxepare Euskal Institutuak, Euskaltzaindiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak EUSKARARI GORAZARRE / EL EUSKERA, UNA LENGUA CON FUTURO izeneko jardunaldiak aurkeztu dituzte gaur prentsaurreko batean. Jardunaldiak Madrilen izango dira, 2012ko martxoaren 13-15 bitartean. Programa honen helburua da Madrilen euskarari gorazarrea egitea, azken urteotan euskalgintzan eman diren aurrerapausoak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntza dela erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emaitzak ematen ari direla adieraziz.

Programan, sorkuntza hutsarekin eta sortzaileek horretaz egiten duten hausnarketarekin lotutako ekitaldiak izango dira, bai eta hizkuntzalaritzan eta hizkuntza politikan gaurko errealitatea zer den erakutsiko dutenak ere, zenbait argitalpen aurkeztuz.

Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkari Irune Aguirrezabal Quijerak bertaratutakoei ongietorria egin eta jardunaldiak antolatu dituzten erakundeen arduradunak aurkeztu ditu: AIZPEA GOENAGA Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria; ANDRES URRUTIA Euskaltzainburua; CARLOS MARÍA HERNÁNDEZ Euskalerriko Adiskideen Elkarteko ordezkaria; MARI JOSE OLAZIREGI Etxepare Euskal Institutuko euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendaria; XABIER KINTANA Euskaltzaindiako idazkaria; JOSÉ RAMÓN MONTEJO Euskalerriko Adiskideen Elkarteko zuzendaritza-batzordekidea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Irune Aguirrezabal Quijera, Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza